Badator eguna, urriaren 20an, Tuteran
2019-10-18 10:00 Euskerea berbagaiNafarroa Oinezeko eta Nafarroako Ikastolen Alkarteko ordezkariei babes osoa adierazo eutsen Iñigo Urkullu lehendakariak.
Nafarroa Oinezeko eta Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkariei babes osoa adierazo eutsen Eusko Jaurlaritzako lehendakaria dan Iñigo Urkulluk.
Izan argi! lemapean, Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Urian ospatuko da domekan, urriaren 29an, Nafarroa Oinez 2019. Zirkuituak 3.200 metro inguruko luzerea eta 4 gune ditu: Argia, Etorkizuna, Aniztasuna eta Alaitasuna.
Errigora proiektuaren jarduna omenduko dau Argia Ikastoleak eta Nafarroako Ikastolen Alkarteak, barriz, Dani Lopez euskaltzalea omenduko dau urteetan Erriberan euskerearen normalizazinoaren alde egindako lanagaitik.
Tuterara hurreratzeko, Nafarroa, Gipuzkoa eta Iparraldetik datozen autoentzat eta autobusentzat sarbidea AP-15etik izango da, eta 6. urtekeran alkartuko dira A-68agaz. Bizkaitik eta Arabatik datozenak AP-68tik helduko dira eta 18. urtekeran hartuko dabe A-68a. Eta, Tuteratik joatea errazteko, autobus geltokitik autobusak egongo dira. Tutera eta zirkuituaren artean autobus bi ibiliko dira joan-etorrian. Ordutegia:
10,00 - 10,30 - 11,00 - 11,30 - 12,00 - 12,30 - 13,00 - 13,30 - 14,00
16,00 - 16,30 - 17,00 - 17,30 - 18,00 - 18,30 - 19,00 - 19,30 - 20,00
Tuterako geralekuak: Diaz Bravo - Estazio plaza - Zangotzako Merindadea
Argia Ikastolea
Argia Ikastolearen helburua da Erriberan euskerearen normalizazinoaren alde lanean segidutea.
Urriaren 20an batutako dirua proiektu pedagogikoak aurrera eroateko zein instalazinoak barriztuteko erabiliko dabe.
Lizarra
Datorren urtean Lizarrako Ikastoleak atonduko dau Nafarroa Oinez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!