2019/10/23 19:00

Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. | Berbaldiak

'Dialogos en la frontera: Ciencia, cine y efectos especiales'. Hizlaria: Carolina Jiménez García

19:00

Madrildarra aitzindaria da efektu berezien nazinoarteko zinemagintzan eta haren lanbidea mundu gaztelaniadunean bistaratzeko ahaleginean. Horren erakusle da irabazi barri dauen Emmy Saria, Scanlinegaz Juego de tronos telesaileko efektu bisualak sortzen egindako lanagaitik. Goi mailako arkitekturea ikasi eban arren, noranzkoa aldatu eta ordenagailu bidezko animazinoan eta efektu bisual digitaletan sartu zan. Egun, Kanadan bizi da eta Layout Artist bezela lan egiten dau Scanline VFX konpainian. Ridley Scott, George Miller, Peter Jackson eta Tim Burtonen esanetara lan egin dau, eta haren filmografian, Prometheus, El Hobbit, Star Trek, Beyond, Tomb Rider, El planeta de los simios eta Terminator 6 filmak nabarmendu daitekez, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu