Espainiako musika sari nazionala, Asier Polo eta Felix Ibarrondorentzat
2019-10-17 09:52 MusikeaPolo bilbotar biolontxelistea interpretazino atalean saritu dabe eta Ibarrondo oñatiarra konposizinokoan.
Espainiako Musika Sari Nazionalaren epaimahaiak 2019ko saria Asier Polori, interpretazino atalean, eta Felix Ibarrondori, konposizino atalean emotea erabagi dau. Sariok Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak emoten ditu, eta saridunotako bakotxari hogeita hamarna mila euro jagokoz.
Asier Polo
Asier Poloren interpretazinorako bikaintasun artistikoa eta nazinoarte mailan bakarlari legez egin dauen ibilbidea nabarmendu ditue epaimahaikideek. Adituek haren belaunaldiko biolontxelista onenetakotzat jo dabe Polo, eta nazinoarteko orkestra entzutetsuenekaz bakarlari ibili da. Agertokian, ondoan izan ditu Silvia Marcovici, Nicolás Chumachenco, Sol Gabetta, Maxim Rysanov, Isabelle van Keulen, Josep Colom, Eldar Nebolsin, Gérard Caussé, Cuarteto Janácek, Cuarteto Casals eta Alfredo Kraus tenorra.
Felix Ibarrondo
Epaimahaiak Felix Ibarrondo oñatiarrari eta 50 bat urteotan Parisen bizi dan musikariari jonposizinoko saria emon deutso; orkestra musikari, ahozko musikeari eta musika elektroakustikoari egindako ekarpenak nabarmendu ditu, baita Europako hainbat orkestrak horren lana interpretetea be. Ibarrondoren ekarpena sano aberatsa da orkestrarako eta kanturako.
Epaimahaikideek Ibarrondok oraindino jarduera betean jarraitzen dauela nabarmendu dabe eta horren erakusle da 2018an Akaitz 1994 lana Zagreben estreinetea eta 2019an gauza bera egitea Hamarka eta Entre bóvedas lanakaz. Gainera, Barne Hegoak, Alas del Alma CD bikotxa kaleratu dau oraintsu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!