28.500 ikasle eta 50 irakasle ibiliko dira bertsolaritzea lantzen
2019-10-17 08:31 Bertsolaritzea463 ikastetxetan eskainiko dira bertso eskolak.
Handitzen goaz. Abiatu barri dan ikasturte honetan be, hezkuntza arautuan bertsolaritzea lantzen daben ikasle zein irakasle kopuruak gora egin dau. Danetara, 28.500 ikasle eta 50 irakasle ibiliko dira Euskal Herriko 213 herritako 463 ikastetxetan: ikastetxe publikoek, kristau eskolek zein ikastolek hartzen dabe parte Bertsolaritzea Ikastetxean ekimenean.
Azken urteotan ahalegin berezia egiten gabiz egiten materialgintzan eta irakasleen formazinoan. Materialgintzeari jagokonez, bertsoikasgela.eus ataria erabilten hasi ginan igaz ikastetxeetan, eta daukaguna elikatzen jarraitzeko materiala sortzeko lanakaz jarraituko dogu. Formazinoari jagokonez, formazino gogoetatsua metodologian oinarritutako saioak egingo dira irakasle mintegietan, irakasle bakotxak bere gelako praktika kontzientea egiteko. Gainera, ikastetxeetan bertsolaritzea lantzeko metodologia barritzeko ikerketa lana egingo da.
Ikasturte amaierea ospatzeko jaialdi, kantaldi eta topaketarik ez da faltako aurten be.
Bertso-eskoletan be lanean
Hezkuntza arautuan egiten dogun lanaz harago, bertso-eskoletara begira be bagagoz. Bertsoeskola.eus ataria sortzeaz gan, bertso-eskola guztietako datuak jaso eta datu basea eguneratzeko lana egingo dogu. Horrezaz gan, herrialdeetan bertso-eskolen batzordeak sortzen eta indartzen ibiliko gara.
Bestalde, bertso-eskola berezituak eskainiko ditugu: Ahalduntze Bertso Eskolea, Gizon Bertsolarientzako Bertso Eskola Feministea zein Bizkaiko Sakontze Bertso Eskolea.
Nevadako Unibersidadeak antolatuko dituan jardunaldietan, bertso-eskolak izango dira aztergai. Euskal Herriko bertso-eskolen esperientziaren barri munduari ezagutarazoteko, berbaldiez gan, liburua be argitaratuko dau Nevadako Unibertsitateak, ingelesez.
Aisialdirako ekintza ugari
Bertso-eskoletan egiten dan lana indartzeko eta zubiak eregiteko, ikasturtea ekintza bereziz gainezka izango da: barnetegiak, Bertso Eskolen Egunak, Bertsulari Ttiki Eguna, Eskolartekoa, Eskolatik Plazara, bertsolari gazteakaz antolatutako saioak, Bertsoa Bizi Gazte bideoklip lehiaketea, Bertso Udalekuak...
Bertsolaritzaz gan, beste kultur adierazpide batzuk ezagutzeko aukerea egongo da: Gabonetako Ahots Baten sormen egonaldiak, unibertsitateko ikasleei zuzendutako Ahostegunak ekimena zein Gasteizko Gazte Sortegiak egitasmoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!