Bartzelonako Euskal Etxeak bertan behera itxi ditu EH Sonako kontzertuak

Bizkaie! 2019-10-17 07:55   Musikea

Urtero Bartzelonako Euskal Etxeak atontzen dau EH Sona.

Bartzelonako Euskal Etxeak agiria plazaratu dau sare sozialen bitartez adierazoz datozen egunetarako Katalunian iragarrita dagozan mobilizazinoen harian, EH Sona jaialdiak urriaren 18 eta 19rako atondutako kontzertuak bertan behera ixtea erabagi dauela: Katalunian datozen egunetarako aurreikusten diran mobilizazino egunak dirala eta, urriaren 18 eta 19rako programauta geunkazan EH Sona 19ko kontzertuak bertan behera ixtea erabagi dogu dakar berbaz berba komunikatuak.

Katalunian biziten dagozan egoerearen aurrean, Bartzelonako Euskal Etxeak procès dalakoan emondako epaiaz protestea adierazo gura izan dau, epaia adierazotako egunean Euskal Etxea zarratu eta gatazka politikoak bitarteko demokratikoak erabiliz konpondu behar dirala aldarrikatuz.

Adierazpen askatasunaren aldeko aldarria egin nahi dogu eta Auzitegi Gorenak ezarritako kartzela zigorren aurrean, gure alkartasuna helarazo gura deutsegu Kataluniako gizarte zibil eta politikoaren buruzagiei zein euren familiei irakurri daiteke Bartzelonako Centre Cultural Euskal Etxearen oharrak.

Datorren bariku-zapatuan, Nikotina, Senyor Oca, Bad Sound, Maluks (18an); eta Barcelona Rock Orchestra, Trakamatraka, Onki Xin, Belatz, Eskean Kristo eta Anita Parker taldeek (19an) parte hartu behar eben Bartzelonan EH Sonako kontzertuetan. Edozelan be, antolatzaileek pentsau dabe bertan behera itxitako kontzertuetako batzuk zemendian edo abenduan eskaintzea eta holakorik gura ez dabenei dirua itzultzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu