31. Bilbo Uria Pop Rock Lehiaketako finalak asteon

Bizkaie! 2019-10-15 10:12   Musikea

Finalak modalidadeka egingo dira urriaren 17an, 18an eta 19an.

Bilbo Uria 31. Pop Rock Lehiaketako kontzertuak irailaren 12an hasi ziran eta finalerako sailkatzeko kontzertuak amaitu ostean, finalak datoz orain. Danetara, 32 kontzertu izan dira, hautatutako talde bakotxeko bana, astero eguenetan eta barikuetan, 20:00etatik aurrera, Bilborock aretoan.

Kontuak kontu, finalak modalidadeka egingo dira (pop-rock, metal eta urban) urriaren 17an, 18an eta 19an, Bilborock Aretoan. Sartzea librea eta dobakoa izango da, leku guztiak bete arte.


Pop Rock

Urriaren 17an:

• GO CACTUS (Baleareak).
• BELUGA (Madrid).
• WICKED WIZZARD (Bizkaia).


Metala

Urriaren 18an:

• BLIND THE EYE (Portugal).
• LAST DISSONANCE (Bartzelona).
• DERIVA (Madrid).


Urban

Urriaren 19an:

• COLECTIVO SHUMARELI (Guadalajara).
• KENNA I (Bizkaia).
• JAZZWOMAN (Valentzia).

Hiru sari emongo dira modalidade bakotxean: 4.000 euro modalidade bakotxeko irabazlearentzat; bigarrenentzat 2.000 euro, eta hirugarrenen geratzen diranentzat 1.300 euro. Era berean, epaimahaiaren sari berezia be emongo jako Bizkaiko talde edo bakarlari onenari, 1.000 euro, hain zuzen, bertoko taldeen lana sustatu eta balioa emon guran.

Eskudirutan emongo diran sari horreez gan, beste batzuk be izango dira, babesleek emonak (materiala, zabalkundea, zuzeneko emonaldiak...). Kontzertuetara doazenek be izango dabe sari batzuk eskuratzeko aukerea —esaterako, jaialdietarako abonuak—, finalistak hautatzeko botazinoetan parte hartu ezkero.

Era beran, 1.000 euroko balioa dauen epaimahaiaren sari berezia be emongo jako finalista ez dan Bizkaiko talde edo bakarlari bati, bertoko taldeen lana sustatu eta balioa emon guran.

Eskudirutan banatuko diran sari horreez gan, babesleek zenbait sari emongo ditue:

Bilbao Uria saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat: emonaldi bat Bilborock aretoan 2020n.

Bilborock saria Bizkaiko talde aitagarrienarentzat: 100 ordu entsegu-lokaletan.

Aste Nagusia saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat. (pop-rocka edo metala). Emonaldi bat 2020ko Aste Nagusian, Bertako Rock taldeentzako agertokian.

Azkena Rock Festival saria. Kontzertua 2020ko Azkena Rock jaialdian Euskal Herriko talde aitagarrienarentzat.

Resurrection Fest saria. Kontzertua 2020ko Resurrection Fest jaialdian metaleko talde aitagarrienarentzat.

Txirula sariak: gitarra bana pop-rockeko gitarra jotzaile onenarentzat eta metaleko gitarra-jotzaile onenarentzat; baxuko pedal bana pop-rockeko baxu-jotzaile onenarentzat eta metaleko baxu-jotzaile onenarentzat; eta bateriako mikro bana pop-rockeko bateria-jotzaile onenarentzat eta metaleko bateria-jotzaile onenarentzat.

Shure sariak: Shure mikro eta aurikular bana pop-rockeko abeslaririk onenarentzat, metaleko abeslaririk onenarentzat eta urbaneko abeslaririk onenarentzat.

Stereozona saria. Stereozonak hautatutako bandeari bideoklip bat grabetea.

Letamina saria: neurrira egindako prestakuntza tailerrak, babesleak aukeratutako bertako taldeentzat.

Sarbide saria. Kategoria bakotxeko irabazleei 250 CD editauko jakez.

Shake saria. Kontzertu bat Shake aretoan, babesleak aukeratutako pop-rockeko talde batentzat.

Kultura Live saria: Kontzertua Kultura Live-ren areto batean, taldearen probintziatik kanpo, eta 400 euro dieta legez.

Zarata Mondosonoro saria: Alkarrizketea Zarata Mondosonoron, eta sare sozialetan argitaratzea.

FNAC saria: Kontzertu erdi-akustikoa Fnac Bilbaon eta 200 euroko opari-txartela babesleak aukeratutako urbaneko talde aitagarri batentzat.

Candela Irratia saria kategoria bakotxeko talde irabazlearentzat: alkarrizketak eta taldearen kantuak irratiko programetan sartzea.


Webgunea eta streaming bidezko finalak

Bilboko Udalak Bilbao Gazte webgunea jarri dau zaleen eskura, webgune horretan konsultau deien lehiaketeari buruzko informazino guztia, taldeei buruzko informazinoa, emonaldietako bideoak eta bestelakoak. Hautatutako talde bakotxak aurkezten dituan abestiak be izango dira bertan entzungai, eta streaming bidez ikusi ahal izango dira finalak.

Bilboko Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osotutako musika-taldeentzat antolatzen dau lehiaketea orain 31 urtetik, euren talentua bultzatzeko eta zabaltzeko eta Estadu zein nazinoarteko beste talde batzuekaz batera joteko aukerea emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu