‘V. Adin-adin’ bertso saioak Gipuzkoako edadekoentzako 16 egoitzetara helduko dira aurten

Bizkaie! 2019-10-15 08:40   Bertsolaritzea

Lehenengo saioa Azkoitiko San Jose egoitzan izango da gaur, urriak 15. Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso izango dira aurrez aurre.

Bertsoa ardatz eta edade personen gaitasuna sustatzea helburu dabela, Adin-adin bertso saioek zabaltze bidea hartu dabe aurten, Gipuzkoako 16 egoitzetara helduz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk alkarlanean landutako Adin-adin proiektuaren bosgarren edizinoan, Gipuzkoako edade personentzako 16 egoitzetara helduko dira bertso saioak, egoitzetan bizi diran edadekoen bizi kalidadea hobetu asmoz eta bertsoaren bidez edadeko personen gaitasuna sustatuz. Aurten, 16 saio izango dira guztira Gipuzkoako udalerri ezbardinetan, Azkoitiako San Jose egoitzan 15ean hasi eta abenduaren 3ra bitartean. Egoitza bakotxera bertsolari bi hurreratuko dira, ahal dan guztietan eskualdekoak, belaunaldi ezbardinetakoak, eta gizonezko bat eta emakumezko bat.

Maite Peña diputaduak nabarmendu dau Gipuzkoako Foru Aldundiak edadeko personentzako egoitzetan arreta integrala emotea duaela helburu, eta horretan sakonduz, bertso saio honeek daben garrantzia eta onurea nabarmendu ditu. Urtez urte proiektua haziz doa eta azken lau urteetako balorazino positiboak oinarri harturik, aurten erresidentzia bi gehiagotara helduko da Adin-adin. 'Emozinoetara heltzen dan tresnea da bertsoa, eta horregaitik, bertso-saioak metodologia bereziagaz lantzen dira azaldu dau. Aurrez zahar etxeetako dinamizatzaile eta animatzaileek lanketa berezi bat egiten dabe bertso zahar eta kantu herrikoien inguruan egoiliarrakaz, holan bertsolariak doazenerako parte-hartzea aktibetako.

Proiektu honen bidez, euskal kulturearen adierazpide nagusienetakoa dan bertsolaritzea zahar etxeetara eroatea da asmoa, ahozkotasunak dauen potentzial osoagaz, maila terapeutikoan zein ludikoan. Gakoa edadeko personen parte-hartzea bultzatzea eta euren arteko hartu-emonak hobetzea dala adierazo dau Peñak, beste behin be Gipuzkoako Foru Aldundiaren konpromisoa berretsiz. Musikeak eta bertsoek memoria lantzea ahalbidetzen deutse aedadeko personei; gomutak eta bizipenak berpizten jakez, eta horrek sortzen dauen eragin positiboa balioetsi dau diputaduak.


Bertso saioen egutegia

1. Azkoitia. Urriak 15. San Jose egoitzea. 17:00. Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso.

2. Tolosa. Urriak 23. Uzturre egoitzea. 17:00. Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso.

3. Zestoa. San Juan egoitzea. Urriak 24. 11:30. Amaia Agirre eta Sebastian Lizaso.

4. Beasain. Urriak 29. Arangoiti egoitza. 17:00. Iñaki Murua eta German Urteaga.

5. Bergara. Zemendiak 6. Mizpirualde egoitzea. 17:00. Ainhoa Agirreazaldegi eta Andoni
Egaña.

6. Arrasate. Zemendiak 6. Iturbide egoitzea. 17:00 Maide Arregi eta Sebastian Lizas.

7. Tolosa. Zemendiak 7. Yurreamendi egoitzea. 16:30. Amaia Agirre eta Anjel Mari
Peñagarikano.

8. Azpeitia. Zemendiak 11. San Martin egoitzea. 17:00. Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Beñat Lizaso.

9. Lazkao. Zemendiak 15. Txindoki egoitzea. 17:00. German Urteaga eta Iñaki Murua.

10. Oiartzun. Zemendiak 19. Petra Lekuona egoitzea. 11:00. Exteban Martiarena eta Jon
Martin.

11. Errenteria. Zemendiak 20. Jesusen Bihotza egoitzea. 17:30. Alaia Martin eta Andoni
Egaña.

12. Zumaia. Zemendiak 21. Kabia/San Juan egoitzea. 17:00. Maddalen Arzallus eta Jon
Maia.

13. Usurbil. Zemendiak 26. Puntapax eguneko zentroa. 10:30. Ane Labaka eta Anjel Mari
Peñagarikano.

14. Segura. Zemendiak 27. San Juan egoitzea. 17:00. Maialen Akizu eta Andoni Egaña.

15. Legazpi. Zemendiak 28. Santikutz egoitzea. 11:00. Maialen Akizu eta Iñaki Murua.

16. Donostia. Abenduak 3. Zorroaga egoitzea. 17:30 Ane Labaka eta Andoni Egaña.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu