David Cantalejo bilbotarra dago Musikagile Gazteak saritzeko finalisten artean

Bizkaie! 2019-10-11 10:23   Musikea

Hogeita hamabost urtetik beherako lau musikagilerentzako sariak aurreikusi dira.

Irabazlea 2019ko zemendiaren 18an, Madrilgo Reina Sofia Arte Museoaren 400 Auditorioan emongo dan kontzertuan jakinarazoko da.

Hogeita hamabost urtetik beherako lau musikagilerentzako sariak aurreikusi dira, gizonezko hiru eta emakumezko bat. Horreen artean David Cantalejo Gómez euskal autorea dago (Bilbo, 1985), La noche de Walpurgis obreagaz. Bilbotarrak finalista kide izango ditu Antón Alcalde Rodríguez (Rianxo, A Coruña, 199), Firely lanagaz; María del Pilar Miralles Castillo (Almería, 1997) Overthinking 1 C obreagaz; eta Bruno Angelo (Brasil, 1985) Res nata. Reflexión ontológica sobre el ornamento izenburupeko lanagaz.

KOAN 2 talde instrumentalaren errezitalaren ostean, epaimahaiak erabagiko ditu irabazleak nortzuk diran. 2019an, SGAE Fundazinoak disko bat argitaratuko dau lehiaketako lau obra finalistakaz.

Bestalde, honako sortzaileek osotu dabe aitatu epaimahaia: Carlos Fontcuberta Llavata, Junkal Guerrero Langara, Alejandro López Román, Jesús Torres Ruiz eta Ana Vázquez Silva. Eurei egokitu jake aurkeztutako 22 obren artean azken laurak hautatzea.


David Cantalejo

Jose Torre zuzendariaren gidaritzapean musika ikasketak egin zituan Nafarroako Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Eskolan, eta, Eulàlia Solégaz piano ikasketak egin zituan Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan.

Musikagintzearen lehen mailako hainbat sariren irabazlea dogu, tartean, Durango Uria, baita kamara lehiaketak be, Iceberg piano eta flauta bikotearen partaide legez. Garaikideak musika garaikideko taldeko kidea be bada. 2016an, akordeoi eta orkestrarako Elegía del silencio obrea estreinau eban Nafarroako Orkestra Sinfonikoagaz. Da_sh Editions argitaletxeak edo eta Silboberri alkarteak ditugu haren zenbait obren publikatzaileen artean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu