2019/11/01 - 2019/11/03

Bilboko Azkuna Zentroan. | Jardunaldiak

VII. Bilbao Maker Faire, teknologia sortzaileen nazinoarteko jaialdia

.

Bilbao Maker Faire, munduko asmatzaile eta sortzaileen feriarik handiena Espcio Open-ek sustatua, Azkuna Zentrora dator.

Europako maker kulturako ekitaldirik zahar eta garrantzitsuenetakoa, era guztietako ikusleei zuzendua. Zientzia eta teknologiari lotutako berbaldiak, tailerrak eta showcaseak, esperientziaren bidezko ikaskuntzea indartzeko, eta DIY kontzeptuaren bitartez (Do It Yourself edo Egin zuk zeuk) herritarrak ahalduntzeko, zenbait balio sustatuz, esaterako, talde-lana eta jakintza komunidadean eskuratzea eta sortzea. Sorkuntza eta kultura digitaleko Fab Lab Bilbao zentroko urteko programazinoaren parte da.

Hurreratu zaitez 3 D inprimaketea, robotikea, elektronikea, programazino eta beste teknologia batzuen erabilera sortzailera. Instalazino interaktiboak, proiektuak, tailerrak eta jarduerak topauko ditue edade guztietako ikusleek.

Informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu