Haizea Dator ekimena abian da

Bizkaie! 2019-10-09 08:11   Bertsolaritzea

Haizea dator, Bertsularien Lagunak alkarteko transmisino lantaldeak sortutako ekimena da.

Lapurdi, Baxenabarre, eta Xiberoko bertsolari gazteei plazak eskaintzeko sortutako Haizea Dator ekimena abiatu da. Joan dan barikuan izan zen lehenengo saioa Muskildin.

Haizea dator, Bertsularien Lagunak alkarteko transmisino lantaldeak sortutako ekimena da. Ekimen honek Lapurdi, Baxenabarre, eta Xiberoko bertso eskoletako ikasleei eta bertso eskolatik alde egin daben bertsolari gazteei bertso saioetan kantetako aukerea emotea dau helburu. Horretarako, hiru lurraldeetan dagozan bertso eskolek bertso saioak antolatuko ditue euren herrietan eta bertsolari gazteek kantauko dabe saio horreetan.

Haizea dator ekimenak Lizeoko eta bertso eskolatik pasautako bertsolari gazteei kantetako plazak eskaintzeaz gan, lurralde osoan eragiteko asmoa dau, bertsozaletasuna sustatuz, jentea alkartera hurreratuarazoz, umeak antolatzaile aktibo bhurtuz eta zirkuitu barri bat sortuz. Danetara, 8 saio antolatuko dira hiru lurraldeetan.

Urriaren 4an, Muskildin izan zan lehen saioa eta harrera ona izan eban. Guraso eta bertsozaleugari hurreratu ziran bertso saioaz eta ondorengo hamaiketakoaz gozetako asmoz. Kantuan Maddi Ane Txoperena, Aitor Servier, Oneka Arteaga, Aetz Etxart, Xabi Negueloua eta Naia Etxeberri Larzabal ibili ziran. Saio polita eskaini eta baikor balorau eben ekimena.




Haizea Dator

- Zemendiak 8, Senpere (Larraldea baserrian).

- Abenduak 6, Hendaia (Baleak alkartean).

- Urtarrilak 10, Itsasu (Goxoki gaztetxean).

- Zezeilak 6, Baiona (Kalostrape ostatuan).

- Martiak 13, Azkaine (Xoko Ona ostatuan).

- Apirilak 3, Urruña (Berttoli alkartean).

- Maiatzak 15, Baigorri (Basaizea alkartean).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu