'Ura eta bakea', Keu Agirretxearen barriena
2019-10-09 08:06 MusikeaEstilo ugari jorratzen dituan gitarristea, abeslaria eta konposatzailea da Keu Agirretxea.
Estilo ezbardinetan idatzi eta interpretetan dauen gitarristea, abeslaria eta konposatzailea da Keu Agirretxea.
Hurrengo asteetan disko barria atarako dau Agirretxeak, eta, kaleratu aurretik, Ura eta Bakea single barria aurkeztu deusku. Berezkoa dauen tonu intimista eta goxoaren bitartez, Keu-k etxeko egongelan egongo bagina bezela sentiarazoten gaitu.
Zortzi lan argitaratu ditu bakarlari lez, Nomadak eta kofrea (2016), Behe presioaren erdigunean (2013), Denbora vs kantuak (2010), Une akustikoa (2008), Fignuh hystreld (2005), Ganbaratik (2003), Uek (2000) eta Improphono (2017), azken lau horreek disko instrumentalak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!