Hasta la 2toria taldeak irabazi eta sailkatutako lehen taldea da

Bizkaie! 2019-10-08 07:55   Bertsolaritzea

3. astegoiena Taldekako Xilaban. 

Pasa den asteburuan, Aldudeko Alfaro ostatuan eta Pausuko Xaia ostatuan jokatu ziran Taldekako Xilaba Xapelketako ligaxken hirugarren astegoieneko saioak.

Aldudeko Alfaro ostatua ganezka egoala, Hasta la 2toria eta Kontrabanda taldeak ziran parez pare eta alkar parodietako Spice Girlsen eta Lady Gagaren doinu erritmodunak erabili. Saio borobila egin, umorez beteriko saioa izan zan Aldudeko hau, gai seriorik izan bazan bee. Bakarkako gaiakaz izan zan kontraste handiena. Aspalditik maitemindurik izanik, lehen aldiz aukera bat ebala sentidu eban Elixabet Etxandik. Amak beti esan deutso, ustea da erdi ustela dala eta bigarren bertsoan hasarratuta erantzun eutson mutilak neska bat izan behar da bere lekuan umila... / arpegira bota deutsat izotza eta tekila / esperantzak banituan ene bihotzean mila / arpegira bota deutsat... maitasunean busti naiz, ho(r)ai bera busti dadila. Irriz eta txaloz lehertu zan gelea. Maddalen Arzallusek 25 urte daroaz preso eta 3 aldiz ukatu deutsie baldintzapeko askatasuna. Laugarren arrapostuaren zain dago. Presoaren egunerokoa aitatu eban, lagun eta senideen joan etorriak aitatuz eta holan amaitu eban lehen bertsoa: behingoagatik nik nahiko nuke gela hontatik atera / lehenengo aldiz joan nahi baitut nere ama ikustera. Gerra batean sartu zanari Aldiro kate berriak jartzen badizkiote ere berriz ezetza jasotzen badut, lasai zaizte ez naiz hilko / egun batean aterako naiz ta izanen da betiko. ez eban txalo gitxiago jaso Maddalenek. Gaualdiaren amaieran Hasta la 2toria taldeak irabazi eta sailkatutako lehen taldea da.

Xaian Barça eta Ez otoi Pentsa taldeek eben hitzordua. Afalondoko saio goxoaren ondoren, gora beherak gora behera jentea pozik itxi eben bertsolariek. Agurrak beti bezela etxean ondo landuak zirala agirian geratu zan eta lan bat aitatzekotan hamarreko ttikiko lana nabarmendu daiteke. Hendaiako ikastolako guraso bi dira baina helburu ezbardin bigaz eskolatu zituen umeak. Maddi Ane Txoperenak frantsesa ikasteko eta Bixente Hirigaraik euskeraz ikasteko. Lehenak euskerea etxetik eroiala esanik Hendaian frantsesik ez dala ikasten ahal erantzun eutson Bixentek. Amaitzeko Seaskak egin leiken bakarra euskeran eta frantsesean indarra emotea dala entzun behar izan eban Barça taldekoak eta honek erantzuna gero frantsesez soilik mintzo dirala plenituko dirala zehaztuz emon eban. Eta holan, txalo artean joan zan saioa. Azkenean Ez Otoi Pentsak irabazi eutson Barça taldeari, sailkatzeko aukera barik itxita.

Hurrengo saioak


Ligaxken beste saio bi izango dira, biak bertso afari formatuan:

- Urriaren 11an, Amenduzeko Eiheran 19:00etan: Eskukula eta 4Koplazara aurrez aurre.

- Urriaren 12an, Azkaingo Xoko Ona ostatuan 19:00etan: Ekainaz eta Kontrabanda izango dira lehian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu