Berbalagunak izen-emote kanpainearen eta kale ekintza parte-hartzaileen protagonista izango dira
2019-10-04 08:07 Euskerea berbagaiGaur egun mintzalagunen sarea 6.000 lagunek osotzen dabe.
Aurten be, ikasturteari hasierea emon eta gure herrietako bizilagunak berbalagunon mundura konbidetako kale ekintza parte-hartzaileak atondu ditue. Ekimenon helburuak dira izen-emotea sustatzea eta talde barriak sortzea.
Euskeraz bizi nahi dabelako, bildurrei aurre egin nahi deutseelako, ahaztutakoak gogorarazoteko edota euskeraz gozetako zein bestelako arrazoiakaitik, gaur egun 19 herrialdetan 6.000 lagun baino gehiagok hartzen dabe parte egitasmoan eta ikasturte barri honetan kopuru hori igoteko gogoa dago. Horretarako, mintzalagunak kale ekintzen gidari eta protagonista izango dira ondoko herrietan:
Urriak 2 (Eskoriatza). Urriak 3 (Hondarribia. Iruñea. Arabako Mendialdea. Soraluze. Hondarribia). Urriak 4 (Getxo). Urriak 8 (Arrasaten). Urriak 19 (Lasarte Oria: Euskal Jaiagaz batera). Urriak 25 (Arabako Errioxa, Oion). Urriak 27 (Gasteiz).
Berbapraktikea bospasei laguneko taldetan batuta egiten da eta parte hartzeko baldintza bi bete behar dira: euskeraz komuniketako kapaz izatea eta astean ordubetez
batzeko prest egotea.
Euskerazko komunidade bat baino gehiago
Berbalagunen komunidadea ez da alkarregaz euskeraz berba egiteko tartea bakarrik, esperientziaz, bizipenez eta emozinoez osoturiko mundu zabal bat baino. Danon helburua da aisialdian euskeraz gozetea, baina denporeak aurrera egin ahala hizkuntzaz harago doazen beste emozino eta bizipen batzuekaz topez egiten dabe mintzalagunek.
Alkarregaz bizitako esperientziak eta sensazinoak batzen ditue bidelagunak eta bidelariak ikusiezinezko lotura eta hartu-emon sendoak sortuz, komunidade bat ez eze mundu barri bat eratuz. Askok, egitasmoaren helburua bete ostean be batzen jarraitzen dabe.
Berbalagunek eurek izango dabe giltza mundu barri horretara euskeraz bizi nahi daben guztiak gonbidetako, izan be, bai bidelaguna eta bidelariak izango dira urte honetako protagonistak, biek dabelako zeresana kanpaina honen barruan.
Berbapraktika egitasmoetan izena emoteko aukerea eta informazinoa herri edo eskualdeko euskera elkartean, euskaltegian, Udalean edo www.mintzalaguna.eus gunean dago eskura.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!