2019/10/05 12:00

Lezon. | Jantzea

2019ko Euskal Herriko Jantzari Eguna

12:00

Euskal Jantzarien Biltzarrak antolatutako jarduerea goizean hasiko da Lezoko erdiko kaleetan egingo dan musika animazinoagaz, bertan, jantzariak eta musikariak egongo dira.

Goizeko 12:00etatik 13:00era, jantza talde autoktonoen emonaldia egingo da Goiko plazan, bertan parte hartuko dabenak: Primadera (Lapurdi), Gure Txokoa (Nafarroa) eta Murixka (Gipuzkoa)-ko taldeak izango dira. Ondoren guztiek parte hartu ahal daben Kantu-Jantzeagaz jarraitzeko Gurutze Santuaren plazan izango da.

Geroago, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, hogei eta hamabost jantza taldeei harrerea egingo jake eta 17:00etan Lezoko erdiko kaleetatik kalejirea hasiko da. 17:30etik aurrera, jantza emonaldi nagusia egingo da Karlos Saldise plazan, bertan, talde guztiek nahi daben jantzetan parte hartu ahal izango dabe. Honen amaieran, guztiek batera Hegi, Fandango eta arin-arin ,Txulalai eta Larrrain jantzea jantzan egiteko aukerea izango dabe.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu