Twin Melody taldeak kontzertuen kudeaketea Baga-Biga diskoetxearen esku itxi dau
2019-10-02 08:30 MusikeaAitana Etxeberria eta Paula Etxeberria bikiak (Ordizia 1997) gazte hasi ziran upealako bidea egiten sare sozialetan.
Twin Melody edo Youtube-ra igon zituen kantari ospetsuen bersinoak biralak egin ziran arrapaladan, ospeak gora egin eban jarraian.
Twin Melody taldeak 2018an argitaratu eban lehen diskoko kantuak, Twin Melody (Sony), nerabeen gogoa goraino alaitzeko asmoagaz osotuta dagoz. Gaztelania, euskerea, ingelesa eta frantsesa erabilten ditu Twin Melody taldeak. Kantuak koreografiakaz atonduta datozenez eragin zuzena izan dau sare sozialetako jarraitzaile kopuruagaz (Instagram-en 932.000 jarraitzaile eta Youtube-n 1.400.000 jarraitzaile izanik). Beraz, nerabeak erakarteko makina biribila egin dabe Aitana eta Paula bikiek. Twin Melody bikotearen ikuskizuna erakargarria da, zuzena, jantzagarria eta dibertigarria.
Twin Melody bikotearen zuzenekoen booking-a Euskal Herrian eta estaduan Baga-Biga diskoetxeak antolatu, koordinau eta kudeatuko dau. 2019-2020ko denporaldiko kontratazinoa zabalik dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!