Urruñago eta 4koplazara nagusitu dira Taldekako Xilabaren 2. astegoienean
2019-09-30 08:50 BertsolaritzeaHurrengoak Alduden eta Pausun, biak urriaren 5ean izango dira.
Izpegiko Irigoienea bentan eta Sarako Pleka trinketan jokatu ziran Taldekako Xilaba Xapelketako ligaxken bigarren astegoieneko saioak. Izpegiko kaskoan dan Irigoienea bentan izan zan lehen saioa, 40 bat lagun batu ziran Barça eta Urruñago taldeak entzutera. Urruñago taldeak joan barri dan Jon Barberena bertsolari eta poeteari omenaldia egiteko erabili eban agurra, haren errautsak hor berean lurperatuak zirala gogoratuz. Etxeko taldeak, barriz, umorez aurkeztu eban bere burua. Bakarkako gaiak goizeko seietan lanetik etxera doan papelean ezarri eban Bixente Hirigarai. Odei Barroso, barriz, erretzaile izan ez arren zigarroa pizten dauenaren lekuan kokatu eban gai-emoileak. Itxurearen garrantzia dala eta lagunak bezela izan nahi dau, zigarroa olgetea edo drogea ete da?. Saio horretan Urruñago taldeak irabazi eban.
Arratsaldean, Sarako Pleka trinketean jokatutako saioa be ederra izan zan. 4Koplasara taldeak Ezkorbrutak zirikatzeko erabili baeban be, azken horreek aurreko saiotik ekarritako kexua kantau eben. Hazparneko epaia ez ebela onartzen argi adierazo ondoren Xilaban segiduteko asmoa agertu eben. Saioa giro ederrean joan zan.
Hurrengoak Alduden eta Pausun
Datorren astegoienean, ligaxken beste saio bi izangoo dira, biak urriaren 5ean. Bat, Aldudeko Alfaro jatetxean jokatuko da, 19:00etan. Bertsoak eta jan-edana izango da: Kontrabanda taldea eta Hasta la 2toria taldea izango dira aurrez aurre.
Bigarrena, Pausuko Xaia ostatuan izango da 19:00etan, bertso afari formatuan: Ez otoi pentsa taldea eta Barça taldea izango dira lehian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!