'Etorkizunerantz hezkuntza eraldatzen' lelopean Seaskaren 50. urteurrena ospatuko dabe

Bizkaie! 2019-09-27 10:33   Euskerea berbagai

Ipar Euskal Herriko 37 ikastolen federazinoa da Seaska, 4.000 ikasle eskolatzen dituana 36 ikastetxetan.

Ipar Euskal Herriko 37 ikastolen federazinoa da Seaska, 4000 ikasle eskolatzen dituana 36 ikastetxetan. Iparraldean murgiltze eredua osorik eskaintzen dauen sare bakarra da.

Kontuak kontu, Ikastolen Elkarteak irailaren 28an Baionan ikasturtearen hasiera ekitaldia egingo dau Lapurdiko uriburuko Etxepare Lizeoan; ikastetxe honen eraikin barria inaugurauko dabe eta Etorkizunerantz hezkuntza eraldatzen lelopean Seaskaren, Iparraldeko Ikastolen alkartearen, 50. urteurrena ospatu eta buru izandakoei omenaldia egingo jake. Goizeko 11:00etan hasiko dan ekitaldian izango dira, besteak beste, Alain Rousset (Akitania Barriko burua); Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua); eta Koldo Tellitu (Ikastolen Alkarteko lehendakaria).

Ekitaldia goizeko hamarretan hasiko da bertara hurreratutako bisitarien harrereagaz eta nahi dauenak eraikin barria bisitetako aukerea izango dau. Ikasturte hasierako harrerearen ondoren, eguerdiko 12:00etan, Etxepare Lizeoko eraikin barriaren inaugurazino ofiziala egingo dabe. 12:00etatik 14:00etara, txaranga bat ibiliko da ekitaldiaren girotze lanetan.

Ikastolen ikasturtearen inaugurazino ekitaldira hainbat lagun bertaratuko dira, besteak beste, Koldo Tellitu Ikastolen Alkarteko burua, Peio Jorajuria Seaskako burua, Rene Etxegarai Baionako alkate eta Euskal Alkargoko burua, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

Ikastolen Alkartea Euskal Herrian barrena zabaldutako irakaskuntza alkartea da. Alkarte hau 110 ikastolak, 4.500 irakaslek, 500 langile ez irakaslek eta 56.000 ikaslek osotzen dabe. Eskaintza integrala eskaintzen dabe 0 urtetik hasita, Batxilergoraino eta Lanbide Heziketaraino heltzen dana.

Gainera, Hezkuntza eredu propioa dabe, ikasmaterialen sorkuntzan eta irakasleen prestakuntzan aitzindari izateaz gan, etenbarik lanean dabiz hobekuntzan. Hezkuntza euskalduna eskaintzen dabe, eleaniztasun sendoz eta aitzindari dira Informazino eta Komunikazino Teknologiaren erabileran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu