Darabilbo programeari esker euskerazko aisialdia bultzatuko da Bilbon
2019-09-26 11:56 Euskerea berbagaiBilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegi Sarearen arteko proiektua da, aisialdian euskerearen erabilerea sustatzeko.
Bilboko Udalak eta Euskaltegi Sareak erraz-erraz jarri deutse aisialdian euskerea praktikau nahi daben guztiei, Darabilbo programeari esker. Irrintzi eta gozogintza tailerrak, Bilboko Arte Eder Museorako bisita gidatuak zein energia barriei buruzko barriketaldi-otordu bat izango dira urriko dobako programazinoan.
Erabili Euskerea Bilbon lelopean, Darabilbo programako jarduerak taldeka egiten dira urte osoan, garagarrilean eta abuztuan izan ezik eta uriko barruti guztietan. Jarduerok, oro har, euskeraz berba egin eta aisialdian euskeraz bizi nahi daben personei zuzenduta dagoz.
Era bateko eta besteko jarduera eta tailerren artean, bisita gidatuak eskaintzen dira uriko museo nagusietara, euskal jantzak, antzerkia, garagardao, ardao, kafe eta orioa probetako saioak, kultur ibilaldiak eta jarduerak, sukaldaritzako tailerrak, esku-lanak, argazkigintzea, autodefensea, teknologia barriak eta literatura tailerrak, besteak beste.
Euskerazko dobako jarduera horreetan parte hartzeko baldintza bakarra Darabilboren webgunean izena emonda egotea da, eta 16 urte baino gehiago izatea (familiako jardueretarako izan ezik).
Horrezaz gan, euskerazko aisialdi-programa honetarako jarduera gehiago proponidu edo antolatu nahi dituenek mezua bialdu leikie whatsappen bidez 607530132 telefonora.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!