Horma-irudi ederrak Bilboko Aretxaga-Miribillan

Bizkaie! 2019-09-26 08:06   Kulturea

Andoni Euba artistea da ekimenaren sortzailea eta erakusgai jarritako horma-irudien egilea.

Aretxaga-Miribilla guneak asteon estreinau dau neurri handiko margolan barri bat, uriaren alde zaharraren eta Miribillako auzo barriaren hasierearen arteko bidegurutzean.

Proiektua 2018ko martian sortu zan eta Andoni Eubaren proposamenari erantzunez; Bilboko Udalaren bultzadaeri esker gauzatu zan, beste behin be artea erabiliz Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen kohesinorako eta birgaitzerako tresna legez.

Erakusgai jarritako horma-irudiak (gunea inaugurau ebenetik bosgarren lan mobikorra) Caravaggioren Emauseko afari” irudia gogorarazoten dau: personaia bat aulki batetik altzetan edo bertan jesarten baitago. Era berean, 'Kai eskailera-mailea igoten edo bajatuten dagoan momentua' lanak, San Nikolaseko geltokiaren ikuspegi idealizau baten bidez, ikusleak berak erabaki leike zer dagoan begituten.


Artea, ingurua berroneratzeko tresnea

Aretxaga-Miribilla gunearen abiaburua proposamen bat da, artea espazioak eraldatzeko elementu lez erabiltekoa; tokian tokikoa eta unibersala batzen ditu, eta aukerea emoten dau kaleko artea ez daiten uri-artea izan, eta arte hutsa bihur daiten.

Ekimen honetako obra guztiek inguruko kaleetako ganerako obretatik bereizitako berezitasun bat dabe eta urian kasu bakarra da, kanpoan gitxi erabilitako teknika bategaz eginda dagozalako: orio-pinturea.

Mueta ezbardineko obra bi egongo dira espazio horretan etenbarik: bata estatikoa eta mobikorra bestea. Horma-irudia iraunkorra 3,8 x 3,8 metrokoa; horman bertan pintauta dago, eta Arranoak Vs Dronak agiri dituan eszena bat erakusten dau, gaur egungo irudi bat, gure garaia erakusten dauena, eta natura eta gizakien sormena eta teknologia jarten ditu aurrez aurre, gatazkan eta alkarregaz biziten, alabaina. Beste alde batetik, guneak badau horma-irudi mobikor bat eta hori aldatu egingo da urte birik behin, gitxi gorabehera, eta guztira 8 obra izango dira, horrexetarako sortuak.

2017ko maiatzean, Udalak Aretxaga-Miribilla espazioa berroneratu eban Miribilla kalea oinezkoentzat itxita osorik eta erabat barriztauta. Horretarako, miloe erdi euro inguruko inbersinoa egin eben auzokoek eskatu eta lehenetsitako jarduerea gauzatzeko.

Aurrerago, Aretxaga-Miribilla gunea osotu eta gune parebakoa ezarri da, nortasun berezikoa, eta Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako izakera indartsuagaz bat egiten dauena, baita beren aniztasun kultural eta sozialagaz be.

Proiektu hau Bilbo Zaharrerako, San Frantziskorako eta Zabalarako ‘Auzokizuna 2020’ Jarduera Plan Partekatuan kokatzen da, zonaldean bizi-kalidadea eta bizikidetzea hobetzeko helburuagaz.


Andoni Euba (Bilbo, 1962)

1962an Bilbon jaioa, Andoni Euba, arte ederretan lizentziau zan EHUn, 1985ean; urte horretan, hirugarren saria irabazi eban Eusko Jaurlaritzearen Gure Artea lehiaketan. Sariak eta bekak irabazi izan ditu ordutik eta Donostiako San Telmo museoan erakusketa bat egin ondoren 1994an, San Frantziskora alde egin (AEB), eta 10 urte emon zituan han biziten. Ganera, New Yorken be lan egiten dau.

Bilduma publiko askotan dagoz haren lanak, besteak beste, Bilboko Arte Eder Museoan, Gasteizko Artium Museoan, Donostiako San Telmo Museoan edo Iruñeko Nafarroako Museoan; Eubak Madrilgo ARCOn be (Arte Garaikideko Nazinoarteko Feria) sarri erakutsi izan ditu lanak, eta erakusketa kolektiboak egin izan ditu nazinoartean urteetan zehar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu