Euskaltzaindiak babes osoa emon deutso Argia ikastoleari
2019-09-23 08:17 Euskerea berbagaiTuterako ikastoleak atonduko dau aurtengo Nafarroa Oinez, urriaren 20an.
Tuterako Argia Ikastoleak atonduko dau aurtengo Nafarroa Oinez. Urriaren 20an izango da hitzordua, eta egun hori kudeatzeko 1.000 boluntario behar ditue: Asko batu jakuz dagoeneko, Euskal Herriko toki guztietatik deitzen dagoz baina gehiago behar ditugu, autortu dau Argiñe Korta Argia ikastolako zuzendariak. Maru Eriz kooperatibako lehendakariak eta Argiñe Kortak gidatuta, ikastolea bisitau dabe euskaltzainek.
Bertan, gelak ezagutu eta irakasleakaz berba egiteko aukerea izan dabe, baita gaztetxuen galderak erantzuteko be: Euskaltzaindiaren babes osoa dauka ikastoleak, Argiako irakasle eta gurasoek euskeraren alde egiten daben lana upealakoa baita. Ausardia handia dabe eta ilusinoz gainezka ikusi ditugu. Eredugarria da euren jarrerea, esan dau Sagrario Aleman euskaltzain nafarrak.
Kontuak kontu, 185 ikasle ditu ikastoleak, eta, besteak beste, zorrak kitatzeko erabiliko ditue urriaren 20ko diru-sarrerak: Gure helburuak bi dira: aurretik eginiko barrikuntzak ordaindu eta ezarri nahi dogun hezkuntza plan barri batek eskatzen dituan baliabideak eskuratu, azaldu deutse Kortak euskaltzainei. Erregalu trukaketea egin ostean, talde-argazkia atera dabe euskaltzainek Argiako ikasle eta irakasleakaz.
Handik Tuterako erdigunera joan dira, Alejandro Toquero alkateagaz eta Merche Añón Kultura zinegotziagaz egoteko; azkenik, Euskaltzaindiaren zuzendaritzeak Tuterako Museoan egin dau iraileko batzarra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!