Mintzapraktikeak euskaltzale guztiak batu nahi ditu aurten
2019-09-19 08:07 Euskerea berbagaiTÚtik GUra. Ongi etorri Mintzalagunon Mundura! da aurtengo lemea.
Gaur zabaltzen dira Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen dauen Mintzapraktika egitasmoaren izen-emoteak. Urte honetan egitasmotik TÚtik GUra. Ongi etorri Mintzalagunon Mundura salto egiteko gonbidapena luzatzen deutsegu euskaltzale guztiei, euskeraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean ibilteko.
Euskeraz bizi nahi dabelako, bildurrei aurre egin nahi deutseelako, ahaztutakoak gogorarazoteko edota euskeraz gozetako, arrazoiak edozein izanda be, gaur egun 22 herrialdetan 6.000 lagun baino gehiagok hartzen dabe parte egitasmoan eta aurten kopuru hori igoteko asmoa dago.
Barriketaldia bospasei laguneko taldetan batuta egiten da eta parte hartzeko baldintza bi bete behar dira: euskeraz komuniketako kapaz izatea eta astean ordubetez batzeko prest egotea.
Euskerazko komunidade bat baino gehiago
Hizlarien komunidadea ez da alkarregaz euskeraz berba egiteko tartea bakarrik, esperientziaz, bizipenez eta emozinoez osotutako mundu zabal bat. Helburua da aisialdian euskeraz gozetea, baina denporeak aurrera egin ahala hizkuntzaz harago doazen beste emozino eta bizipen batzuekaz topez egiten dabe hizlariek.
Alkarregaz bizi dituen esperientziak eta sensazinoak batzen ditue bidelagunak eta bidelariak ikusiezinezko lotura eta hartu-emon sendoak sortuz, komunidade bat izatetik mundu barri bat eratuz. Askok, egitasmoaren helburua bete ostean be batzen jarraitzen dabe.
Hizlariek eurek izango dabe giltza mundu barri horretara euskeraz bizi nahi daben guztiak konbidetako, izan be, bai bidelaguna eta bidelariak izango dira urte honetako protagonistak, biek dabelako zeresana kanpaina honetan.
Parte hartu mundu barri honetan
Euskeraz gehiago berba egin gura badozu, edo euskeraz berba egiteko gaitasuna landu gura badozu, hau da zure aukerea. Barriketaldia bospasei laguneko taldetan batuta egiten da eta parte hartzeko baldintza bi bete behar dira: euskeraz komuniketako kapaz izatea eta astean ordubetez batzeko prest egotea.
Lagunartekoa izango da barriketaldia eta apurka-apurka igarriko dabe parte-hartzaileek berba egitearen ondorioa, izan be, esperientziak erakusten dauelako hizkuntza bat bidelagunakaz batera ikasten bada, orduan indartzen dala haren erabilerea. Kalean be pentsetan ez zenduan hamaika personakaz hasiko zara euskeraz berba egiten.
Mintzapraktika egitasmoetan izena emoteko aukerea eta informazinoa herri edo eskualdeko euskera alkartean, euskaltegian, Udalean edo www.mintzalaguna.eus gunean dago eskura.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!