'Ni, hi, hura, ikastolea mundura'

Bizkaie! 2019-09-18 12:50   Euskerea berbagai

Zarautzeko Salbatore Mitxelena Ikastoleak atondu dau aurten urriaren 6an egingo dan Kilometroak 2019.

Ni-ak hi-a behar dau izateko, eta hi-ak be bai ni-a. Ni-ak eta hi-ak, ha behar dabe izateko. Alkarregaz gagozalako gara. Norbanakoaren errespetuan eta bestearen autortzan oinarrituta, alkarren artean egin, sortu eta eregi dogula eta eregiko dogula azaldu nahi dogu.

Logotipoa erabat lotua dago leloari, mezuari: ni-a da urdina, Zarautz; hi-a da berdea, ikastolea; ha da morea, feministea. Balio horreek zeharkatzen gaitue egunero: Euskal Herria, euskerazko kalidadezko hezkuntzea, bardinzalea eta inklusiboa. Oinarriak ipar, baina ainguratu barik, mobimentuan gabiz. Norbanako bakotxa mundu bat da, baina alkarren artean jardunez, auzolanean, alkarlanean munduratzen gara.

Zarautzeko Salbatore Mitxelena Ikastoleak atondu dau aurten urriaren 6an egingo dan Kilometroak 2019 Ni, hi, hura, ikastolea mundura lemapean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu