'Euskal PMP' ekimenak publizidade programatikoa euskeraz egitea ahalbidetuko dau
2019-09-17 12:50 KultureaEsperientzia aitzindaria da Espainiako hizkuntza minorizatuetako hedabideen artean.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ikerlan bat aurkeztu dau Kulturearen Euskal Kontseiluan, kulturearen lau sektoretako genero-bardintasunaren egoereari buruz: antzerkia, jantzak, liburua eta musikea. Sorkuntzearen eta industriaren ikuspegitik antzerkia, jantzak, liburu eta musikearen arloan genero-bardintasunaren egoera-diagnostikoa EAEn izenburua dau ikerlanak eta argi dakar emakumeen eta gizonen arteko arrakalea kulturearen munduan. Analisiak Kultura Auzolanean barruan landu ditue aztertutako gaian adituak diran egileak: Eneritz Artetxe Aranaz (antzerkia), María Goiricelaya Burón (antzerkia), Igor de Quadra Belausteguigoitia (jantzea), Jemima Cano Martínez (jantzea), Tere Irastorza Garmendia (literaturea), Ainhoa Novo Arbona (liburuaren industria), Ainara Legardón Pérez (musikea) eta Amaia Ispizua Gisasola (musikea).
Ikerlanaren helburu nagusia da analisi-informatikoa eskaintzea, antzerkiaren, jantzearen, literaturearen, musikearen eta antzerkiaren arloetan emakumeen eta gizonen bardintasunaren egoereari buruz, bai sorkuntzearen bai industriaren ikuspegietatik. Analisiok baliogarriak izango dira Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarentzat, bere politikak bideratzeko eta emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren egoeran esku hartzeko, genero-arrailak edo desbardintasun-egoerak identifikau izan diran eremuetan.
Ikerlanaz gan, legealdiaren hasieran antzeko lanak egin zituen ikus-entzunezkoaren eta artearen gainean. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak jardunaldi bat antolatuko dau urrian ikerketak islatutako datuak sakon aztertzeko asmoz.
Analisiez gan, ikerlanak proposamenak be batzen ditu kulturearen eremuan bardintasunerantz aurrerapausuak emoteko. Analisiaren metodologian, datu kuantitatiboen oinarrizko atal bat zehaztu da, arlo bakotxa testuinguruan kokatu ahal izateko. Iturri sekundarioen analisiak zein edo datuak eregi dira sektore bakotxari jagokozan eremu desbardinetan oinarrituta: hezkuntza formala; enplegua; praktika eta ohitura kulturalak; dirulaguntzino publikoak; zirkuituak, programak, festibalak eta abar.
Abiapuntu lez analisiak datu kuantitatibo orokorrak eskaintzen ditu kulturearen munduak bizi dauen egoereari buruz, genero-ikuspegitik betibe; holan, kulturearen munduan emakumeen okupazino-tasea (2018. urtea) handiagoa izan arren Estadukoaren aldean, Euskal Autonomia Erkidegoan desbardintasun nabarmena atzemoten da gizonen eta emakumeen artean: % 55,1eko okupazinoa gizonen kasuan eta % 46,5 emakumeen kasuan. Ikerlanaren arabera emakumeen presentzia kudeaketa eta administrazinoko lanpostuetan nagusitzen da (% 69,9); profil teknikoko (% 43,8) eta zuzendaritzako (% 37,1) lanpostuetan, barriz, gizonezkoak dira nagusi.
Kultur prestakuntzeari jagokonez, azterlanak desbardintasun nabarmenak jasoten ditu generoen artean, nahiz eta emakumeak gehiengoa izan kulturearen eremu guztietan. Jantzearen arloko ikasleen kasuan, emakumeak % 93 dira (gizonak % 7) eta arte plastikoen, diseinuaren eta musikearen arloetan % 70 baino gehiago dira emakumeak. Musikearen arloan bakarrik orekatzen da jokera hori: % 56 emakumeak eta % 44 gizonak.
Arloka egindako ikerketearen emaitzak kontuan hartuta, antzerkiaren sorkuntzeari eta industriari jagokenez, gitxiengoa da emakumeen presentzia ia lan arlo guztietan. Jantzien atalean baino ez dabe osotzen gehiengoa emakumeek (% 69,23). Zuzendaritzan nahiko bardinduta dagoz indizeak (% 44 emakumeak eta % 48 gizonak), baita eszenografian be (% 46,15 emakumeak eta % 53,84 gizonak). Argiteriaren diseinuan dago desorekarik handiena (% 0 emakumeak eta % 100 gizonak), hau da, argiteriaren diseinua emakumeen presentziarik ez dauen esfera bat da.
Azterlanak, proposamen zehatzez gan, irakurketa ugari islatzen ditu maila kualitatiboan; berbarako, emakume zuzendariek dinoenez, aurreretxiak dagoz eurek sortutako obrearen inguruan.
Jantzearen kasuan, gizonen eta emakumeen presentziari buruzko azterlanek islatzen dabe emakumeen presentzia askoz be nabarmenagoa dala sektore honetan. Azterlanak nabarmendu egiten dau, adibidez, Dantzerti Arte Eszenikoetako Goi Mailako Eskolan (2016 eta 2018 urte artean) emakumeen portzentajea askoz be handiagoa dala gizonenen aldean: % 84 emakumeak eta % 16 gizonak 2018an. Azterlanak dakarrenez, deigarria da 36 konpainietatik, emakumeek zuzendutakoak % 45,71 izatea, baina jantzearen zirkuituko ekitaldien kopurua aztertu ezkero, portzentajea % 41,18ra doa, eta kopuru hori euskal konpainietara mugatu ezkero, gehiago bajatuten da, % 34,85era.
Tere Irastorza Garmendiak eta Ainhoa Novo Arbonak egin ditue literatura sorkuntza eta liburugintzearen gaineko analisiak. Azterlanean, hainbat eta hainbat daturen artean, jaso da argitaletxeetako langileen % 50,6 emakumeak dirala, baina administrazino eta giza baliabideak kudeatzeko lanei erreparau ezkero portzentaje hori % 57,3raino igoten dala.
Diagnostikoak jaso dau emakumeen presentzia nabarmenago dala euskerazko literaturan: Gaztelaniazko literatureak baino emakumezko egile bakar gehiago ditu eta gaztelaniazko argitalpenen % 21,7ak baino ez dau emakumeren bat egile. Proportzino hori % 42,9koa da euskeraz argitaratutako lanei jagokenez.
Azkenik, Ainara Legardón Perezek egin dau musika sorkuntzearen inguruko txostena eta Amaia Ispizua Gisasolak, barriz, EAEko musikearen industriaren gainekoa. Musika sorkuntzearen inguruko analisiak azaleratu ditu emakume eta gizonen arteko desbardintasunak islatzeko datuak. Horreetako bat Kulturklik plataformearen datuetan oinarritu da: Euskal kulturearen azken jarduerak eta sorkuntzak zabaltzeko plataforma honen arabera, 2017n, diskoen % 59ak gizonen bat dauka egile nagusi; % 9ak, ostera, emakumeren bat. Diskoen % 27ak egile mistoak ditu. Diskoen sorkuntzeak emakumeen presentziarik txikiena daben arloetako bat dala esan daiteke. Horregaz batera, ikerketeak islatu dau emakumeen presentzia oso urria dala musika jaialdi nagusietan.
Musikearen irakaskuntzari jagokonez, Kultura eta Kirol Ministerioak argitaratu dauen Kultur Estadistiken Urtekariaren arabera, Musika-irakaskuntza arautuko irakasleen % 50,7 emakumeak 8 dira EAEn; Nafarroan % 28,6.
Azkenik, musikearen industriari jagokonez, bestelako hainbat datu kuantitatiboen eta kualitatiboren artean, islatu da alde nabarmena dagoala programazino talde publikoen eta enpresa pribatuen artean (kontzertu sustatzaileak, diskoetxeak, manager-ak...). Holan, programatzaile publikoen taldeetako emakumeen ehunekoa nahikoa parean dago (% 47,3) eta zuzendaritza-postuak % 50ean orekatuta dagoz. Enpresa pribatuetako zifrak oso ezbardinak dira: txostena egiteko bialdutako galdera bildumeari erantzun deutsien enpresetan emakumeen presentzia % 37,74koa izan da. Zuzendaritza-postu kopuruari jagokonez, bardintasun eza be nabarmena da, izan be, emakumeen % 17,86 dagoz erabagiteko ahalmena daben postuetan.
* Datu guztiak, analisak eta proposamenak hemen ikusi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!