Hileta-eleizkizuna garagarrilaren 9an izango da, 19:00retan, Galdakaoko Santa Maria eleizan
2025-07-09 09:00 KultureaIñaki Sarriugarte filologo eta ohorezko euskaltzaina hil da, 71 urte zituala.

Bilbon (Bizkaia) jaio zan Sarriugarte, 1953ko abuztuaren 29an. Euskal Filologian lizentziaduna (Deustuko Unibertsidadea) Irakaskuntza Ertainetako eta IRALE programako irakaslea izan zan urte luzez eta bertsolaritzearen eta literaturearen sustatzaile amorratua. Bilbotarraren merituak gogoan hartuz, Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izentau eban 2024ko maiatzaren 31n.
Iñaki Sarriugarteren zenbait idazlan: Poema argitaragabeak: [III. t.] Izadiminez / Bitoriano Gandiaga [argit.] (2005); Marijaren illa: 1850 / Jose Antonio Uriarte Adaro [argit. elkarlanean] (2012); Jel-azia / Jule Gabilondo [argit.] (2023).
Andres Urrutia euskaltzainburuak nabarmendu dauenez, euskaltzale sutsua, irakasle trebea eta euskal literaturearen aztertzaile nekaezina izan da Iñaki.
Adolfo Arejita Labayru Fundazinoko presidente eta euskaltzain osoak be antzerako berbak erabili ditu Sarriugarte deskribiduteko: Euskal hizkuntzea eta batez be literatura munduan luzaroko urteetan ikertzaile zorrotz eta zaletua izan da. Poesia maite eban danaren gainetik: Bitoriano Gandiagarena barru-barrutik. Baina hizlauzko literatur sorkuntzea eta literatur kritikea be hurbiletik jarraitu eta zorrotz aztertu izan ditu. Gizon apala, leuna, baina zorrotza bere lumaz; isilik joan jaku baina ereindako hazi horrek emongo dau fruitua gerora be.
Manu Etxebarria hizkuntzalari eta euskaltzain urgazle zeberioztarrak ondo ezagutu eban aspalditik Galdakaon bizi zan euskaltzalea: Labur esango dot, zintzoa zan Iñaki, jakituna, langilea eta apala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!