Balluerka, Iribar eta Garaikoetxeari EHUk Urrezko Dominea emongo deutse
2025-07-11 08:42 KultureaIkasturtearen hasierako ekitaldian, irailean, banatuko dira Gipuzkoako Campusean.

Oraintsu egindako Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) Gobernu Kontseiluan aurkeztu dau Urrezko Dominen hiru hautagaien proposamena errektoretza taldeak: Nekane Balluerka EHUren errektore ohia, Jose Angel Iribar Athleticen atezain ohia eta Carlos Garaikotxea lehendakari ohia. Euren gizatasuna eta euskerearen aurrean nahiz herriaren aurreko konpromisoa azpimarratu ditu, besteak beste, errektoretza taldeak Urrezko Dominea emoteko.
Nekane Balluerka Lasa (Ordizia, 1966)
EHUk errektore hautatutako lehenengo emakumea izan da eta EHU eraldatzeko jokatu eban rolaz baliatuta, haren lidergoa goraipatu dau EHUk. Errektore zala unibersidadearen muina diran prestakuntzan eta ikerketan salto kualitatibo eta kuantitatibo nabarmena egin eban EHUk: eskaintzea zabaldu eta talentua erakarteko programa barria sustatuz. Gainera, Shanghai rankinean 100 postu gora egin eban unibersidadeak, munduko 400 unibersidade onenen artera salto eginez; lider eredugarria, langilea eta maitatua da Balluerka, feminismoaren eta bardintasunaren alde lan egin ebana, indarkeria matxistearen kontrako protokoloa barritu eta ez diskriminazinoaren aldeko neurri aitzindariak hartuz; EHU izan zan lehenengo unibersidaea genero ez bitarra hautatzeko aukerea gehitzen ikasleen aukeretan. Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak gogoratu dau, urrezko dominea lehenengoz emakume bati emongo deutsola EHUk.
Jose Angel Iribarrek (Zarautz, 1943)
Euskal Herriagaz eta euskereagaz erakutsitako maitasuna eta konpromisoa azpimarratu ditu EHUk, baita haren konpromiso soziala be. Kirola balore-eskola lez sustatzen lagundu dau eten barik, batez be, gazteen artean eta taldelana, perseberantzia, errespetua eta ahaleginaren printzipioak zelan txertatu dituan sano adierazgarria da, bertokoan errotuta baina mundura edegiteko nortasun kolektiboa islatuz, EHUk berak egiten dauen legez.
Carlos Garaikoetxeak (Iruñea, 1938)
Zuzendu eban lehenengo Eusko Jaurlaritzeak egin eban Euskal Herriko Unibersidadea sortzeko urratsa, 1980ko zezeilaren 25ean. Goi mailako ikasketen alde emondako pausu garrantzitsua autortzea erabagi dau EHUren Gobernu Kontseiluak. Harene ibilbide politikoan herri honen aurrean erakutsitako konpromisoaren erakusle, hain zuzen.
Esker ona adierazoteko hirurei emongo jake Urrezko Dominea irailean Gipuzkoako Campusean egingo dan 2025-2026 ikasturte hasierako ekitaldian, irailaren 10ean.
- 32 medikuntza plaza
Osasun sailagaz eta Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza sailagaz izandako alkarlanaren ondoren, alde biek hartutako konpromisoek ahalbidetuta, EHUk medikuntza plazak gehituko ditu euskerazko adarrean. Irailean hasiko dan ikasturtean 32 plaza barri eskainiko dira euskeraz Medikuntza eta Erizaintza Fakultadeko Medikuntzako graduan; danetara, 200 euskeraz eta beste 200, gaztelaniaz. Gobernu Kontseiluak ontzat emon dau Medikuntza eta Erizaintza Fakultadearen batzarrak onartutako proposamena.
Eusko Jaurlaritzeak adierazotako konpromiso baten ondoren etorri da akordioa, izan be, ahalik eta plaza gehien eskaintzeko asmoz, Jaurlaritzeak konpromisoa hartu dau eskaintzea handitzeko unibersidadeak egindako beharren inguruko txostenak jasotakoari erantzuteko, hau da, azpiegiturei, giza baliabideei eta praktika klinikoei lotutako baldintzak bermatzea. Modu horretan, besteak beste, ikasleek, graduko praktika klinikoa egitera iristen direnean, eskolak euskaraz izan daitezen neurriak hartuko dira.
- Jagoletza integralerako zerbitzua
Unibersidadean jagoletza politikak martxan jarteko proba pilotuaren proiektuaren barri emon dau bilkuran Arabako Campuseko errektoreorde Ixone Fernandez de Labastidak. Jagoletza integralerako zerbitzua, ikaste eta lan baldintzetan laguntzeko unibersidadeko komunidadea. Holan, errespetua, bizikidetzea eta jagoletzea errazteaz gan, zaurgarritasun egoerak atzemotea eta ikasleen behar psikosozialak artatzeko. Izan be, egun komunidadearen jagoletzara zuzentzen diran zerbitzuak aztertu eta beste behar batzuk identifiketako lan egingo da proiektuaren barruan.
Eragin Fundazinoaga alkarlanean ipiniko dau proiektua martxan EHUk, Gasteizen, errektoreordetzea dagoan eraikinaren beheko pisuaren 300 metro kuadro gainditzen dituan espazioan. Kokapena nabarmendu Arabako Campuseko errektoreordetzeak, esku-eskura egongo dalako, ikusgai eta irisgarri. Egitasmoak aurrendari izan nahi dau unibersidaderen testuinguruan, bai gertuko nahiz Europako unibersidadeen artean be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!