'Flyscheko dragoia' aldizkaria argitaratu dabe
2025-07-10 13:43 KultureaBizkaiko kostaldeko antxinako zaindariari buruzkoa.

Getxoko Udalak eta Jata-Ondo Landa Garapenerako Alkarteak Flyscheko dragoia argitaratu dabe, familia osoarentzako ilustrazinoak batzen dituan aldizkaria. Horren bidez, Bizkaiko kostaldean bizi dan eta antxinako istorioetako leviatan baten antza dauen tamaina izugarriko eta suge formako itsas izaki horren historia ezagutarazo nahi dabe. Erakunde horreen helburua da dragoia Flyscharen maskota bihurtzea eta personaia hori etorkizunean sustatzea, beste ekimen batzuen bidez: web atala, merchandisinga...
Bizkaiko Flyscha naturgunea da, kostaldean dagoan parke geologikoa, batez be, Getxo eta Uribe eskualdeko udalerrien artean dagoana: Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Bakio eta Fruiz.
Dragoiaren historia
Esaten danez, Flyscheko dragoia Bizkaiko kostaldearen antxinako zaindaria da, ekosistema bakar horren aberastasun naturala jagonez. Argitalpenean adierazoten dan bezala, besteak beste, Galea lurmuturreko Nummuliteetan bizi da.
Getxon marea bajetan danean, Punta Galeako itsaslabarretan fosil moduko txanpon txiki batzuk agertzen dira, nummuliteak izenekoak. Gau guztietan txanpon bitxi horreek kontetan ditu banan-banan. Orroa entzuten badozu, ez dira itsaslabarren kontra joten dabizen olatuak, Flyscheko dragoia aberatsa naz! oihuketan dagoala baizik.
Aldizkaria euskeraz eta gaztelaniaz argitaratu da eta dragoia bizi dan lekuak, haren errastuak eta dragontinoen intereseko beste leku batzuk adierazoten ditu. Denbora-pasen atala be badau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!