Rataplan Antzerki Jaialdiak 8 ikuskizun hartuko ditu
2025-07-09 10:55 KultureaBarakaldoko Eskulturen Plazan eta Herriko Plazan.

Eskulturen Plazea eta Herriko Plazea aire zabaleko antzoki bihurtuko dira garagarrilaren 13tik 19ra arte, IX. Rataplan Antzerki Jaialdiari esker. Aurton, edade guztietako lagunentzako dobako 8 antzerki proponidu ditue.
Urtero ehunka persona batzen dituan jarduerea da, disfrutetako aukerea emoten dauena. Kalidade handiko ikuskizunak dira, halanda ze, aurton Umore Azokan 2024an saritutako obrea izango dogu, Munduko Ikuskizun Onena hain zuzen be, adierazo dau Nerea Cantero Barakaldoko Kultura zinegotziak.
Programazinoa
- Garagarrilak 13, domekea:
- 19:30: Mira't (Cric Panic, Kataluinia). Herriko Plazan.
- 20:30: Insects ikuskizun ibiltaria (Alea Teatre, Katalunia). Bide Oneratik eta Herriko Plazara.
- Garagarrilak 14, astelehena:
- 19:30: Claudette (Maleta Company & Cia, Belgika). 2024an Umore Azokan Munduko Ikuskizun Onena. Eskulturen plazan.
- Garagarrilak 15, martitzena:
- 19:30: LJ75/ST75 (Barsanti, Euskadi). Eskulturen Plazan.
- Garagarrilak 16, eguaztena:
- 19:30: La Cabra (El Espejo Negro, Andaluzia). Eskulturen Plazan.
- Garagarrilak 17, eguena:
- 19:30: Oraingoz!!! (Zanguango Antzerkia, Euskadi). 2025an Umore Azokan Aitamen Berezia. Eskulturen Plazan.
- Garagarrilak 18, barikua:
- 19:30: Tomate, puro tomate, Argentinako Tomate Clownen filmea. Herriko Plazan.
- Garagarrilak 19, zapatua:
- 19:30: El gran final (Bucraá Circus, Katalunia). Eskulturen Plazan.
Beraz, proposamen sano intesgarriak ditugu, gainera, doban. Herritar guztiak animetan dodaz parte-hartu deien, nabarmendu dau Canterok.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!