USaP egin ebenen % 90,61ek gainditu dau
2025-07-09 09:38 KultureaDatuak behin-behinekoak dira, barrikusketearen ebazpenaren aurrekoak.

Lehenengo datuen arabera, EHUn, Unibersidadera Sartzeko ezohiko Probako (USaP) sarbide fasera aurkeztutako Batxilergoko 1.214 ikasleetatik 1.100k gainditu dabe eta, beraz, ikasleen % 90,61ek gainditu dau. Bagileko ohiko deialdian USaPen gainditutakoen portzentajea % 96,73 izan zan.
USaPek fase bi ditu: sarbide fasea, unibersidadeko gradu ofizialak ikasi ahal izateko Batxilergoko ikasleek gainditu behar dabena eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbide fasean lortutako kalifikazinoa hobetzeko balio dauena. Batxilergoko ikasleez gan, Goi Mailako Heziketa Zikloetako 133 ikaslek izena emon eben onarpen faseko irakasgai ezbardinak egiteko.
Datuak behin-behinekoak dira, barrikusketearen ebazpenaren aurrekoak.
Kontuak kontu, ikasleek kalifikazinoak konsultau leikiez hilaren 8an, Sarbidea aplikazinoaren bitartez.
Izapideei jagokenez, bsrrikusketea eskatu daiteke garagarrilaren 9tik 11ra. Behin betiko emoitzak garagarrilaren 17an argitaratuko dira. Azkenik, azterketak ikusteko eskaerea garagarrilaren 18an egin ahal izango da.
USEri buruzko informazino guztia hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!