'Hiru, Bi, Bach!' musika klasikoa barrutik ezagutzeko aukerea
2025-07-10 11:25 KultureaDonostiako Musikenen aurkeztuko dabe edukia gaur arratsaldean.

Hiru, Bi, Bach!
GUAU plataforman dago entzungai eguen honetatik aurrera eta EGO Euskadiko Gazte Orkestreagaz alkarlanean produzidu dau EITB Mediarentzat ULU Media produkzino etxeak. Zortzi atalez osatutako podcast sorta honeetako bat eguenero sareratuko da. Ludwig van Beethovenen (Bonn, 1770 - Viena 1827) Zazpigarren sinfonia aztertu eta xehatuko dau, modu barritzaile eta erakargarrian.
Atal bakotxean, musikearen maisu-lan hau puzzle bat bezela zatitzen joango da, piezaz pieza. Obrearen atzean ezkutatzen dana eta berau osatzeko prozesua zelakoa izan zan ezagutzeko aukerea eskainiko dau.
Bost atal ditu podcastak eta gidari nagusi bi ditu: Felix Etxeberria eta Oihana Etxebeste, EGOko musikari gazteak biak; Iker Sanchez musika aditu eta EGOko topaketen zuzendariaren laguntzaz ibiliko dira.
Podcast honen helburua da musika klasikoa gazteakana modu barri eta barritzaileaz hurreratzea. Gazteek konsumiduten dituen formatuak eta kanalak erabiliz, beren playlist kuttunean musika klasikoa sartzeko asmoa be badau.
Euskadiko Gazte Orkestreak, EGOk, 2024ko neguko programan eskaini eban Beethovenen Zazpigarren Sinfonia eta bertako musikariek, berariaz, podcast honetarako grabautako piezak entzun ahal izango dira bide batez.
Produkzinoa, ULU Mediak egin dau. Oier Aranzabal izan da zuzendaria eta Martin eta Xabier Etxeberria gidoilariak. Soinu paisaiaren osoketa Jon Gartziaren esku egon da.
Aurkezpena
Maite Goñi, EITBko Irrati eta Audio zuzendaria; German Ormazabal, EGOko zuzendari nagusia; Oier Aranzabal, podcastaren zuzendaria; Martin eta Xabier Etxeberria, gidoilariak, eta Oihan Espina, EGOko musikaria.
Joseina Etxeberriak egingo ditu gidari lanak eta EGOk be musikea zuzenean eskainiko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!