Xabier Etxeberria Mauleonek jasoko dau curriculum onenaren saria

Bizkaie! 2025-07-10 10:45   Kulturea

Eguerdiko 12:00etan izango da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Xabier Etxeberria Mauleon eta Jon Esnaola Agirre. | Ikusi handiago | Argazki originala

Xabier Etxeberria Mauleon, Filosofian doktorea, Deustuko Unibersidadeko katedradun emeritua eta identidade kolektiboen alde eta ulermenean etikearen eta giza eskubideen ikuspegitik lanean ibilbide luzeko aktibista sozialak jasoko dau curriculum onenaren saria.

Juan José Etxeberria Sagastumek, Deustuko Unibersidadeko Errektoreak eskainiko ditu lehenengo berbak.

Beste alde batetik, Gazte Saria modalidadean, saria Jon Esnaola Agirre konpositore gazteari emongo jako, LUUR, Néstor Basterretxearen oroimenez izeneko musika-proiektuagaitik. Mondragon Unibersidadeko Nagore Ipiñak bere laudatioa egingo dau.

Ekitaldian Eusko Ikaskuntzako lehendakariaz eta Laboral Kutxako lehendakariaz gan, ordezkaritza instituzional batek parte hartuko dau, bai eta modalidade bietako ebaluazino-epaimahaien bozeroaileek be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu