Ondas saria irabazi dau 'Mare' podcastak
2025-07-11 09:34 KultureaMaider Uriarte eta Inko Martin dira egileak.

Hamasei herrialdetako 1.170 hautagairen artean, hamalau podcast saritu ditue. Egunotan Madrilen egindako ekitaldian emon zituen sariak eta tartean izan zan Guau Plataforman euskerazko podcast bat Mare, hain zuzen be. Maider Uriarte eta Inko Martin dira EITBrentzat egindako Mareren egileak. Podcast esperimentalik onena kategorian irabazi dabe.
Epaimahaiaren eretxiz, Uriartek eta Martinek sortutako edukiak entzulea ozeanoetako doinuen munduan sartzea lortzen dau, formato narrativo barritzailea erabiliz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!