Etikea, konpromiso zibikoa eta musika sorkuntzea, 2025eko Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Sarietan protagonista
2025-07-11 08:17 KultureaXabier Etxeberria Mauleón eta Jon Esnaola Agirre izan dira saridunak.

Sariak emoteko ekitaldian izan dira instituzino eta euskal kultur, hezkuntza eta gizarteko ordezkaritza zabala, baita epaimahaiko kideak be. Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko dekano Nagore Ipiña Larrañagak ekin deutso ekitaldiari 2025eko Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Sariaren epaimahaiaren aktea irakurriz, Jon Esnaola Agirre konpositore tolosarra saritu baitau, LUUR, a la memoria de Néstor Basterretxea proiektu musikalagaitik —gaur, garagarrilak 11n, Gasteizko Jesus Guridi Konserbatorioan estreinauko dau Euskal Herriko Gazte Orkestreak—.
Ondoren, Juan José Etxeberria Sagastume Deustuko Unibersidadeko errektoreak Xabier Etxeberria Mauleónen laudatioa egin dau: sariak gogorarazoten deusku— pentsamendu etikoaren lanketea ez dala luxu akademiko bat, gure garaiko erronkei argitasunez, sensibilidadez eta erantzukizunez aurre egiteko ezinbesteko beharra baino». Etxeberria irakaslearen eginkizun giltzarriari be erreparau deutso, izan be, haren lana oinarrizkoa izan da kristinau-inspirazinoko unibersidade batentzako horizonte bat eratzeko, gero eta pluralagoa dan gizarte honen testuinguruan.
Javier Arakama Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuko zuzendariak Nafarroako Gobernuaren izenean ohartarazo dauenez, beharrezkoa da balioetan sakontzen jarraitzea, aniztasuna, bizikidetzea, kulturartekotasuna, integrazinoa, gizarte eta lurralde-kohesinoa eta ezbardinkerien kontra burrukea errespetetea, giza eskubideak persona guztientzat dudan jarten dabizen momento honetan. Etxeberriak gaur egungoa bezain edo baino leku eta momentu gogorragoetan giza eskubideak defendiduten egindako ekarpena nabarmendu dau.
Esnaolari jagokonez, belaunaldien eta diziplinen artean zubiak eregiteko dauen gaitasuna goraipatu dau, gure erreferentziak berrinterpretetako kapazidadea.
Eusko Ikaskuntzako buru Ana Urkizak Xabier Etxeberria Mauleónen hausnarketan eta konpromiso sozialean jarri dau arretea, hiru alorretan: indarkerian eta bakegintzan, gatazkan dagozan identidade kolektiboetan, eta bazterketa-arriskuan dagozan kolektiboetan. Etxeberriak Deustuko Unibersidadeko Etika Aplikatuko Zentroan egindako lanak balioen eremua argitzea izan dau ardatz, bai eguneroko lanean eta bai giza eskubideetan, eta aniztasuna errespetetea: Xabier Etxeberriak gure oinarri diran etikeari eta balioei buruz hausnartzeko egindako deiak guztiz preminazkoak dira gaur egun. Ez baitago ezer baliogarriagorik edo balio handiagokorik garena dudan jarzea baino (nor gara?) eta gizaki lez batzen gaituana (nogaz ibilko gara?) eta munduan dogun lekuaren aurreko maitasuna (non bizi nahi dagu?) ulertzea baino. Eta horixe da, hain zuzen be, Xabier Etxeberriaren ibilbideak erakusten deuskuna.
Gazte-modalitateko sarituari jagokonez, haren ikasteko eta sortzen jarraitzeko etenik bako pasinoa nabarmendu dau Ana Urkizak, hain urte gitxian izan dauen curriculum zabalak erakusten dauenez. Jon Esnaolak «sensibilidade bereza eskaitzen deutso euskal musika garaikideari eta, aldi berean, kultura-transmisinorako zubiak zabaltzen ditu.
Adolfo Plaza Laboral Kutxako buruaren eretxiz, aurtengo sariak inpaktu handiko gizarte-lana eta zientzia- eta irakaskuntza-ekarpen nabarmena autortzen ditu, bokazino humanista eta mundu hobe eta inklusiboago bat egiteko bokazinoa ahaztu barik. Etikea oinarrizkoa danez gizarte-bizikidetzarako, Etxeberria irakasleak Deustuko Unibersidadean profesionalen prestakuntza etikoan egindako lana goraipatu dau Adolfo Plazak. Baina, era berean, kalera eta munduko beste leku batzuetara irteten jakin dau, kolektibo zaurgarriakaz biziteko eta lan egiteko, hareen eskubideen bila. Epaimahaiaren akteak jasoten dauenez, zeregin horreek, meritu handikoak eta oinarrizkoak be badira giza printzipio orientatzaileak behar dituan garai honetan.
Ondoren, saritu dituela auortzeko eskultura bana emon jake sarituei. Jon Esnaola izan da hunkituta estatuatxoa jasoten lehena eta eskerrak emotean gogoratu dau, Tolosan jaiak girotzen dituen musikari herrikoien semea eta lobea izanik, oso goiz jakin ebala musikari izan nahi ebala. Baekian tradizinoa aldakorra izatea nahitaezkoa dala, begi eta belarri basrriak behar ditu bizirik jarraitzeko.
Ondoren, Xabier Etxeberria Mauleónek igon dau oholtzara eta eskerrak emon ditu, golardoak bere ibilbideko alderdi bi azpimarratzen baititu berariaz: etikearen eta giza eskubideen arloan egindako hausnarketea,
konpromiso hezitzaile eta zibikoakaz estu lotuta dagoana eta, azken horreen artean, hiru kolektibori lotzen jakena: ntenzionalidade politikoko indarkeriaren biktimak, Latinoamerikako herri indigenak eta desgaitasun intelektuala daben personak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!