Haritu, kultura digital eta teknologiako laborategi barria Azkuna Zentroan
2019-09-17 09:16 KultureaHerritarrentzat edegitako espazioa abenduaren 14ra arte egongo da zabalik.
Azkuna Zentroa eta EDE - Suspergintza Fundazinoak sustatutako Kultura digital eta teknologiako laborategi barriak 2019ko irailaren 16tik abenduaren 14ra arte zabalduko ditu ateak, Azkuna Zentroko Lantegian. Laguntzaileak: Fundación Mutua Madrileña (STEAM Inclusión) + Bizkaiko Foru Aldundia (Talenki)
Kultura digital eta teknologiako laborategia leku egokia da hausnartzeko eta zalantzan jarteko zelako eragina dauen teknologia garaikideak gugan. Herritarrek zabalik izango ditue espazio honetako ateak, edozeinek izango dau aukerea hurreratzeko eta teknologiak probetako, esaterako, fabrikazino digitala, programazinoa edo elektronikea. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez ezer jakitea. ondokoei zuzenduta dago:
Familiei, espazio edegiko egunetan atxakia hutsak jarriko deutseguz, alkarregaz proiektu errazak, dibertigarriak eta, era berean, hezitzaileak egin deiezan: kaxa mekanikoak, zirkuitu margotuak, plastilina eroaileak...
Gazteei fabrikazino digitaleko teknologiaren eta soinu elektronikoaren hasierei buruzko tailerrak emongo jakez, beteak beste.
Artistei, persona sortzaileei euren ideen prototipoak egiten hasteko zerbitzu bat.
Ikertzaileei, hezitzaileei eta herritarrei, oro har, leku bat teknologiak zelan eragiten deuskun aztertzeko eta alkarregaz hausnartzeko.
Hori jazo daiten, laborategiak programazino bat izango dau. Programazinoan sartuko dira berariazko teknologiako tailerrak, prestakuntza-zikloak teknologiaren arloan jokerak murrizteko, eta berbaldi eta aurkezpen kritikoak eta gogoetatsuak. Era berean, une edegiagoak be izango dira, eta momentu horreetan, Azkuna Zentroko erabiltzaileek, jakin-minak bultzatuta, hurreratu eta trasteakaz olgetan hasi, irakurri edo interesekoak jakezan teknologigaz lotutako gaiei buruz berba egiteko aukerea izango dabe.
Hori guztia sektoreko profesionalen eskutik: Oihane Zarate, Deustoko Unibersidadeko Telekomunikazinoetako injinerua; Iratxe Menchaca, Pedagogian lizentziaduna; Lorea Argarate, Las Tea Party-en Dj eta Telekomunikazinoetako injinerua; Alberto Martínez, fabrikazino digitalaren eremuko diseinugilea; Jabi Luengo, TIC aditua; Alfonso S. Uzábal-ek eta Pablo Rey Mazón-ek osotutako garapen webean lan egiten dauen 34 taldea; Margarita Padilla, Dabne kooperatibako ordenagailu programatzailea; edo Diana Franco Eguren, Laborategiko koordinatzailea, beste batzuen artean.
Programak
Harituk lau programa eskaintzen ditu: Teknologia eta fabrikazino digitalaren hasierak; Sintetizatuz: Soinu elektronikorako eta pentsamendu konputazionalerako sarrerea; Laborategiko teknologiaren hasierak; eta, azkenik, Infrasonoras.
Programa 1 (2019ko irailaren 16tik aurrera): Teknologia eta fabrikazino digitalaren hasierak. Bizkaian gizarte esku hartzeetan lan egiten daben hainbat eragilek babestuta, prozesu eta prestakuntza horren helburua da 18 urtetik 30era bitarteko gazteak inguru teknologikoetan ulertuz, kontrajarriz edo moldatuz ibili daitezan baliabideak (teknologiak) eta moduak (zeharkako trebetasunak) helarazotea.
Programa 2 (2019ko urriaren 2tik aurrera): Sintetizatuz: Soinu elektronikorako eta pentsamendu konputazionalerako sarrerea. 15 urtetik 18 urtera bitarteko neskentzako tailer honetan, emakume gazteen artean pentsamendu kritiko sortzailea sustatzeko musikak eta teknologiak daben ahalmena esplorauko da. Sintetizatuz programearen barruan, hilebete bitan artea, teknologia eta gizartea nahastauko dira, aitzindariakan eta euren metodoetan oinarrituta, pentsamendu konputazionala tartean hartuta, eta azkenik sintetizagailuen edo kontrolagailuen moduko tresnetara eta soinu-esperimentazinora hurreratuz. Deustuko Unibersidade eta Las Tea Party DJ-aren bidez, olgetan ibiliko gara, teknologiaren mundua soinuaren munduagaz alkartzeko aukerea emoten daben hainbat tresnagaz esperimentetako, zelan funtzionetan daben ulertzen saiatuz.
Programa 3: Laborategiko teknologiaren hasierak (2019ko urriaren 10etik aurrera). Programa honek jarduera desbardinak ditu: Laser bidezko ebaketearen hasierak; 3D inprimagailu bategaz egunez egunekoa formateetea; Arduino, hardware libreko tresna hezigarria; datuakaz guzurra esan: manipulazinoak eta guzur zuriak.
Programa 4: Infrasonoras (2019ko zemendiaren 28tik aurrera): Cyborg gorputza: Mobimentuan dabizan gure gorputzak aztertzeko, begitu daigun teknologiagaz dogun loturea; ezagutzak zelan bihurtzen diran botere, eta alderantziz. Jarduera honetan, gogoeta bat proponiduten dogu ezagutza teknologiko-zientifikoaren, ekonomiaren eta boterearen artean osotzen dan triangeluari buruz.
Informazino gehiago eta izen-emoteak hemen. www.azkunazentroa.eus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!