Jon Barberena Ibarra hil da

Bizkaie! 2019-09-12 12:45   Bertsolaritzea

Goizaldean hil da Elizondon 1979an jaiotako mutila ondoezak jota.

Jon Barberena (WIKIPEDIA) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertsoen munduan urteetan ibili da baina txapelketak baztertu egin zituan orain urte batzuk. Halan da be arlo horretan ebilen Baztango Bertso Eskolako kide eta irakasle. Bertsolaria eta idazlea. Kirol Hezkuntzan diplomatua eta Kultura eta Gizarte Antropologiako lizentziaduna zan, eta Bergarako UNEDeren Idazle Eskolako graduondoa be egina eban. Ogibidez, euskera irakasle ebilen.

Bertsolaritzako ibilbideari jagokonez, Nafarroako Bertsolari Txapelketan, 2007an eta 2008an txapeldunorde geratu zan; aurretik, 2004an eta 2003an, Mariano Izeta eta Xalto sariak irabazi zituan.

Bertso papel idazle oparoa be izan zan, eta hainbat sari irabazi zituan Iruñeko Egile Barrientzako literatur lehiaketan. Poesian be ibili zan eta, esangura horretan, 2006an, Iruñea Hiria Nazinoarteko Poesia Sariketea irabazi eban. 2018an, barriz, Lauaxeta Olerki Sariketea irabazi eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu