'Ez daitezela ahaztu' lanak irabazi dau III. Lanku Bekea
2019-09-11 10:48 BertsolaritzeaBertsolaritzearen genealogia feministeari begira, historia berridazteko edo barrirakurteko modu bat eskaintzea dau helburu proiektuak.
Txakur Gorria Sormen Kolektiboak jaso dau aurtengo Lanku Bekea, Ez daitezela ahaztu izeneko proiektuari esker. Beñat Gaztelurrutia Lanku Kultur Zerbitzuetako lehendakariaren eskutik jaso dabe saria Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, Mariñe Arbeo eta Ane Labaka taldekideek.
Bertsolaritzearen genealogia feministeari begira, historia berridazteko edo barrirakurteko modu bat eskaintzea dau helburu proiektuak.
Lanku Kultur Zerbitzuak enpreseak bertso edukien sormenerako abiarazotako bekearen hirugarren edizinoa izan da aurtengoa. Bekearen helburuak bi dira: batetik, bertsolaritzea muinean daben emonaldi barriak sortzea eta laguntzea, eta bestetik, sortzaileen eta Lankuren arteko alkarlana sustatzea.
Proiektu saridunak 3.000€ko ordainsaria jaso dau, eta Ez daitezela ahaztu emonaldia urtea amaitu baino lehen estreinetako ardurea dabe sortzaileek. Aitatu bekeak SGAE Fundazinoaren laguntzinoa jaso dau.
Aurreko edizino bietan Erradikalak gara (Ane Labaka, bertsolaria eta Beatriz Egizabal, antzerkilaria) eta Gorria (Miren Amuriza, bertsolaria eta Askoa Etxebarrieta, flamenko jantzaria) proiektuek jaso dabe saria. Proiektu bi horreetatik sortutako emonaldiek hainbat eta hainbat saio egin ditue eta datozen hileotarako Euskal Herrian makinatxu bat saio ditue berbatuta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!