Graduko 34.000 ikaslek hasiko ditue 2019-2020 ikasturteko eskolak UPV/EHUn

Bizkaie! 2019-09-11 07:55   Kulturea

Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea: Balio etiko barik, porrot egiten dau produktiboa izan nahi dauen edozein proiektuk.



Gaur, irailak 11, UPV/EHUk 2019-2020 ikasturteko edegiera ekitaldia egin dau, Letren Fakultadean (Arabako Campusa). 

Egitaraua:

- 2018-2019 ikasturteko memoriaren laburpena, Unibersidadeko idazkari nagusi Pedro Iriondo jaunaren eskutik.

- Ikasturte hasierako berbaldia, Xabier Etxaniz doktore jaunaren eskutik: Herri ipuinak gaurko gizartean.

- Unibersidadeko errektore Nekane Balluerka andrearen berbaldia.

- Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu jaunaren berbaldia.

- UPV/EHUko Abesbatzaren emonaldia.

 
2019-2020 ikasturtea

8.450 ikasle barri matrikulau dira Euskal Herriko Unibersidadean, matrikulazinoaren une berean igaz izandakoak baino ia % 2 gehiago. Emakumeak dira % 55,5 eta gizonak, % 44,5. Hizkuntzeari jagokonez, % 52,8 euskerazko taldeetan matrikulau dira (igaz baino portzentaje altutxuagoa), eta % 47,2, gaztelaniazkoetan.

Campusen arabera, Bizkaiko Campusean matrikulau dira % 53,2; Gipuzkoakoan, % 25,2; eta Arabakoan, % 21,6. Arloen arabera sailkatuta, % 42 Gizarte eta Lege Zientzietan matrikulau dira; % 22, Injinerutza eta Arkitekturan; % 16, Osasun Zientzietan; % 12 Arteak eta Giza Zientzietan; eta % 8 Zientzien adarrean.

Fisikako eta Injinerutza Elektronikoko Gradu Bikoitzak dau aurtengo gitxieneko notarik altuena: 12,557. Atzetik dau Biokimika eta Biologia Molekularra (12,481); Medikuntzea euskeraz (12,480); Medikuntzea gaztelaniaz (12,453); Bioteknologia (12,108); Odontologia (11,917) eta Fisikea (11,812). Bestalde, 11tik gorako gitxieneko notak ditue beste zazpi graduk: Matematika, Fisioterapia, Injinerutza Mekanikoko + Industria Elektronikearen eta Automatikoaren Injinerutzako Gradu Bikotxa, Farmazia + Giza Nutrizino eta Dietetika Gradu Bikotxa eta Erizaintza hiru campusetan.

2019-2020 ikasturtean, UPV/EHUk 97 gradu eskaintzen ditu hiru campusetan, tartean bost gradu bikotx barri: horreetariko hiru Arabako Campusean: Farmazia + Giza Nutrizinoa eta Dietetikea; Enpresen Administrazinoa eta Zuzendaritzea + Kudeaketearen eta Informazino Sistemen Informatikearen Injinerutzea; eta Injinerutza Mekanikoa + Enpresen Administrazinoa eta Zuzendaritzea; Bizkaiko Campusean Negozioen Kudeaketea + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak eskainiko da, eta Gipuzkoako Campusean ezarri da Enpresen Administrazinoa eta Zuzendaritzea + Zuzenbidea. Beste barrikuntza batzuk dira prestakuntza duala titulazino gehiagotan eta nazinoarteko titulazino bikotxen kopuru handiagoa.

Danetara, 34.000 ikasle baino gehiagok gradu ikasketak egingo ditue UPV/EHUn ikasturte honetan. Horreetatik, 2.096 ikasle gitxienez lauhileko bat egingo dabe mundu osoko unibersidaderen batean, eta lehen lauhilekoan atzerriko eta Estaduko unibersidadeetako 949 ikaslek gure unibersidadean ikasiko dabe. UPV/EHUk 1.500 hitzarmen baino gehiago daukaz bost kontinenteetako 51 herrialdegaz. Datu horreek guztiek erakusten dabe Euskal Herriko Unibersidadearen erakargarritasuna nazinoartean. Horretan lagutzen dau rankingik entzutetsuenetan dauen kokapenak: munduko 500 unibersidade onene artean kokatu dau Shanghai rankingaren azken edizinoan eta, Times Higher Educationen sailkapenaren arabera, 200 unibersidade gazte (50 urte baino gitxiago dabenak) onenen artean dago.

Bestalde, ikasturtero UPV/EHUk 12.000 bat praktika eskainiko ditu, enpresa zein erakundeetan, beraz ikasle guztiek egin leikiez praktikak.

Gizarte inklusinoaren aldeko konpromisoaren barruan, UPV/EHUk urtez urte igoten da bakotasunak eta/edo hezkuntza premina bereziak dituen ikasleen kopurua, aurten 400 ikasle baino gehiago izango dira.

Ikasturte berri honetan, 99 unibertsitate master eskainiko dira, horreetako hamaikak araututako lanbide jakin batzuetan jarduteko bidea emoten dabe.

Doktorego programei jagokenez, izena emoteko epea irailaren 9an edegi eben eta irailaren 27ra arte egongo da zabalik.

Azken buruan, Medikuntza eta Erizaintza Fakultadearen proiektu barriak, Bilbon, Basurtuko Ospitalearen ondoan, aurrerapausu inportanteak emongo ditu. Eusko Jaurlaritzeagaz sinatutako hitzarmenari esker, 2018-2019 ikasturtean eraikin barria egiteko proiektua aurkeztu eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu