'Bilboko Euskaltegiak zabalik' kanpainea martxan da
2019-09-09 08:11 Euskerea berbagaiBilbon 17 euskaltegi dagoz eta 2019/2020 ikasturterako matrikulazinoa egiteko epea zabaldu dabe.
Kanpainea ikusgai egongo da urian, hain zuzen, autobusetan, erlojuetan eta publizidade-zutabeen, euskera alkarrizketa guztietan hizkuntza nagusia izan daiten. Holan, bada, herritarrak hizkuntzea ikasi deien animetea da helburua. Gurasoek, aisialdiko monitoreek eta diru-sarrerei buruz ezarritako baldintzak beteten dituenek diru-laguntzinoak eskuratu leikiez euskerea ikasteko, ikasturtea amaituta. Horretarako, asistentzia egiaztatu beharko dabe.
Irailagaz batera epea edegi dabe datorren ikasturtean Euskaltegietan euskerea ikasteko eta/edo hobetzeko matrikulea egiteko. Herritarrak pausu hori egin deien Bilboko Udalak eta Uriko Euskaltegien sareak abian jarri dabe kanpainea.
Irailaren amaierara arte, kanpainea uriko kaleetan ikusi ahalko da, bilbotarrak animatzearren euskaltegietan izena emon deien euskerea ikasteko. Matrikulea egiteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik, eta azken helburua da ohiturea sortzea euskerea eguneroko bizimoduan erabilteko eta herritarrek lehenengo berbea beti euskeraz esan deien.
Euskaltegiak zabalik. 2019-2020 matrikulea orain, hainbat euskarritan egongo da ikusgai: Bilbobuseko 6 autobusetan, 21 markesinatan, 24 publizidade-zutabetan eta 5 udal-erlojutan. Horrezaz gan, irrati-kanpaina bat be egingo da, osogarri.
Bilboko Udalak eta euskaltegien sareak herritarrak animau nahi ditue euskerea erabili deien egunero, hizkuntzearen normalizazinoa eragitearren eta erabilerea sustatzearren. Kanpaina honegaz lortu nahi da persona guztiak animau daitezala euskeraz biziten eta, horretarako, lehenengo pausua da izena emotea urian han eta hemen dagozan 17 euskaltegietako batean, urritik aurrera hasiko dan ikasturtean matrikuletako, izan be, euskaltegietan bertan dagoz euskerearen ikaskuntzea, erabilerea eta normalizazinoa sustatzeko tresnak. Aurten be, mueta guztietako ikastaroak antolatu dira, ikasleentzat neurrira.
Euskerearen normalizazinoan egundoko garrantzia izan dabe euskaltegiek Bilbon, sare zabala eta oso bizia osotzen dabe eta. Horregaitik, Bilboko Udalak euskaldun izateko zubia eskainiko deutse herritarrei, eta lagundu egingo deutse euskerea ikasteko interesa daben personei.
Dirulaguntzinoak
Bilboko Udaleko Euskera eta Hezkuntza Sailak 209.000 euro erabiliko ditu, euskerearen normalizazinoan aparteko garrantzia daben kolektiboei dirulaguntzinoak emoteko, hau da, gurasoei eta aisialdiko monitoreei. Kolektibo horreek berebiziko inportantzia dabelako umeen eta gazteen hizkuntzeagazko jarreran.
Bilboko ume eta gaztetxu gehienak, ikasketak euskeraz egin arren, giro erdaldunean bizi dira, gehienbat euren gurasoek ez ebelako euskerea ikasteko aukerarik izan. Laguntzino honeen bidez lortu gura da euskerea etxekoen arteko hartu-emonetan ohiko tresna bihurtzea.
Kolektibo horreek biek ez eze, deialdian diru-sarrerei buruz ezarritako baldintzak beteten dituenek be dirulaguntzinoak eskuratu leikiez. Dirulaguntzinook 20120ko udan emongo dira, behin 2019-2020 ikasturtea amaituta, ordaindutako matrikulearen zati bat itzuliz.
Igaz, 299 persona izan ziran Bilboko Udalak emondako dirulaguntzinoen onuradun, eta Udalak 155.922,71 euro emon zituan guztira. Laguntzino horreen % 82, gurasoentzat izan ziran, eta % 8, aisialdiko begiraleentzat; gainerako % 10, DBEak jaso zituen personentzat.
Euskaltegien sarea
Bilbon 17 euskaltegi dagoz, uriko barruti batzuetan eta besteetan. Horrek esan nahi dau ia barruti guztietan dagoala en euskaltegia. Igaz, 2018-2019 ikasturtean, 6.700 ikaslek baino gehiagok emon eben izena. Ondokoak dira Bilboko euskaltegiak:
1. Barrutia (Deustu). Larrako AEK (Larrakatorre, 24) Tel. 94 447 02 24 + Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibersidadea (Unibersidadeen Etorbidea, 24) Tel. 94 441 39 77 + Matxintxu AEK (Ramon y Cajal, 8) Tel. 94 475 22 33
2. Barrutia (Uribarri).
3. barrutia (Txurdinaga-Otxarkoaga) + Santutxu AEK (Arbidea, 21) Tel. 94 411 76 56
4. Barrutia (Begoña): Labayru Fundazinoa (Bilbao-Galdakao, 6. Boluetako metroaren ondoan) Tel. 94 607 72 10.
5. Barrutia (Ibaiondo): Bilbo Zaharra Euskaltegia (Posta, 8) Tel. 94 415 82 92 + AEK Lizardi (Txakur kalea, 1) Tel. 94 416 82 00
6. Barrutia (Abando): BAI & BY (Urquijo, 22) Tel. 94 470 18 57 + Gabriel Aresti Euskaltegia (Done Bikendi, 2-4) Tel. 94 423 75 91 + Indautxu AEK (Urkixo zumarkalea, 88) Tel. 94 441 34 74 + Labayru Fundazioa (Colón de Larreategui,14)Tel.94 443 76 84 + Mikelats Euskaltegia (Aiara, 1) Tel. 94 415 32 95 + Mondragon Lingua (Buenos Aires, 7) Tel. 94 661 34 67 + Ulibarri Euskaltegia (Gardoki, 3) Tel. 94 416 24 72
7. barrutia (Errekalde): Juan Mateo Zabala Euskaltegia (Gordoniz, 22) Tel. 94 422 13 88 + Irala AEK (Kirikiño, 22) Tel. 94 421 13 04
8. Barrutia (Basurtu-Zorrotza): Zorrotza AEK (Zalbidea, 7) Tel. 94 441 49 20
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!