Disporearen II. Eguna Ispasterren
2019-09-09 08:45 Euskaldunak munduanHarrerea egin euskuelako, harrerea egin behar deutsegu.

Kanpoan diran Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeak irailaren 8a aukeratu eban Euskal Diasporearen Eguna izateko ze Vitoria-Gasteizen 2015ean egin eben Euskal Gizataldeen VI. Mundu Kongresuaren ondorioetako bat izan zan Diasporaren Eguna atontzea.
Aurten be, Euskadiko bazter guztietara eta herri-mailara zabaldu nahi izan da. Ispasterreko Udalagaz eta herritarrakaz batera antolatutako ospakizuna oso parte-hartzailea eta herrikoia izan da.
Bertotik, mende bakarrean, 1.000 ispastertarrek baino gehiagok emigrau eben bost kontinenteetara, adierazo dau aurkezpen ekitaldian Garbiñe Saenz de Buruaga herriko alkateak.
Euskal diasporari buruzko erakusketa bat be inaugurau dabe dute ospakizun egunean, eta hamabost egunez egongo da zabalik, eskolako umeek be Euskal Herriko eta herriko historia ezagutzeko aukerea izan deien: Batern batek etxean dokumentu, gauza edo tresnarik baleu, oraindino sasoiz dago ekarteko, momentu ona da ekarteko, nabarmendu dau alkateak.
Errotik aldatzea eta babes eta etorkizun barri bat bilatzen dabizen personak hartzeko danon politikea onartzea eskatu deutso Iñigo Urkullu lehendakariak Europari: Harrerea egin euskuelako, harrerea egin behar deutsegu, azpimarratu dau.
Egun honek helburu bi ditu; euskal komunidadeak ikustarazotea errotuta dagozan lekuetan; eta euskal gizarteari gure diasporearen errealidadea erakustea.
Ekitaldi nagusia irailaren 8an, domekan, izan da Ispasterren, eta bertan egon dira Lehendakaria eta erakundeen ordezkaritza zabala. Bizkaiko kostaldeko herri txiki horretatik mila persona baino gehiago joan ziran kanpora.
Euskal Etxeak
Euskal Etxeetan be makinatxu bat ekitaldi izan dira Diasporearen Egunari aparteko garrantzia emoteko. Asteburu osoan ekitaldi ugari antolatu dira Argentina, Alemania, Belgika, Brasil, Txile, Kolonbia, Kuba, Espainia, AEB, Frantzia, Mexiko, Peru, Paraguai, Erresuma Batua, Uruguai eta Venezuelako euskal etxeetan. Ekimenaren helburuak urtean egun batez euskal komunidadea kalera urten eta bere burua aldarrikatzea izan dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!