2019/09/12 - 2019/09/13

Donostian, Tabakaleran. | Jardunaldiak

'Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazinoa eta euskerea'

08:30

Euskaltzaindiaren mendeurreneko azken jardunaldi ekonomikoa.

Donostian, Tabakaleran, 2019ko irailaren 12an (egun osoa) eta 13an (egun erdia) izango dira ekitaldiok. Helburuak ondokoak dira: XXI. mendean Euskaltzaindiaren lana aurrera doa Iker eta Jagon sailetan eta jardunaldiotan aztertu nahi da euskerearen estandarizazinoa zelan bizkortu, garaiotan egunerokoa eta ezinbestekoa bihurtu dan ingurune digitalaren bitartez.

Beste hizkuntzetako esperientziak ezagutuz eta Euskaltzaindiarenak be azalduz, helburua da aurrera egitea euskalgintzeagaz batera, euskerearen estandarizazino horren formulazinoan, ebaluazinoan eta zabalkuntza bidean, XXI. mendeko euskal gizarteak dituan euskereari buruzko preminei erantzun egokia emon guran.

Izena emoteko epea railaren 9an amaituko da. Ondoko e-maila be erabili daiteke:
info@euskaltzaindia.eus

Ondoko telefono zenbakietara deituta be informazinoa eskatu daiteke: 944158155, 943428050, 948223471 eta 0559256426.


Egitaraua

2019ko irailaren 12an (egun osoa)

08:30-09:00 Harrerea eta material-banaketea.

09:00-09:20 Hasiera ekitaldia. Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Kutxa Fundazioa, Andres Urrutia (euskaltzainburua); eta Andoni Sagarna (euskaltzain osoa, Euskaltzaindiaren IKT batzordearen arduraduna).

09:20-10:10 Euskerearen estandarizazinoa XXI. mendean: baldintzak, ezaugarriak eta ingurune digitala.

Aurkezlea/moderatzailea: Andres Urrutia (euskaltzainburua).

Andoni Sagarna (euskaltzain osoa). Baliabide digitalak euskerearen estandarizazinoan.
Berbaldia (40’) eta alkarrizketarako tartea (10’).

10:10-10:55 Hizkuntza estandarizazinoa eta ingurune digitala: akademien zeregina (I).

Aurkezlea/moderatzailea: Miriam Urkia (euskaltzain osoa).

Guillermo Rojo (Real Academia Española), Los corpus de la RAE: diseño, construcción y aplicaciones. Berbaldia (40’) eta alkarrizketarako tartea (5’).

10:55-11:40 Hizkuntza estandarizazinoa eta ingurune digitala: akademien zeregina (I).

Aurkezlea/moderatzailea: Miren Azkarate (euskaltzain osoa).

Manuel González (Real Academia Galega) El aprovechamiento de las nuevas tecnologías en el Dicionario da Real Academia Galega. Berbaldia (40’) eta alkarrizketarako tartea (5’).

11:40-12:10 Deskantsua / Kafea.

12:10-14:00 Aurkezlea/moderatzailea: Itxaro Borda (idazlea). Mathieu Constant (Analyse et Traitement Informatique de la Langue Française - CNRS & Université de Lorraine).
Hans Van de Velde (Fryske Akademy).Benazet Dazéas (Lo Congrès Permanent de la Lenga Occitana). Berbaldiak (100’) eta alkarrizketarako tartea (10’).

14:00-15:00 Bazkaria.

15:00-15:45 Estandarizazinoaren gizarteratzea eta ingurune digitala: hainbat esperientzia (I).

Aurkezlea/moderatzailea: Xarles Videgain (euskaltzainburuordea).

Gilles Souvay (Analyse et Traitement Informatique de la Langue Française - CNRS & Université de Lorraine). Berbaldia (40’) eta alkarrizketarako tartea (5’).

15:45-17:20 Euskerearen estandarizazinorako ingurune digitalaren baliabide linguistiko eta sozialak.

Aurkezlea/moderatzailea: Patxi Zabaleta (euskaltzain osoa).

Ainhoa Arregi (UZEI) + Josu Aztiria (Elhuyar) + Iñaki Alegria eta Olatz Arregi (IXA Taldea).

Berbaldiak (90’) eta alkarrizketarako tartea (5’).

17:20-18:15 Euskerearen estandarizazinorako ingurune digitalaren baliabide linguistiko eta sozialak. Adorez Hiztegiak. Labayru Fundazioa.

Berbaldiak (50’) eta alkarrizketarako tartea (5’).

Aurkezlea/moderatzailea: Amaia Jauregizar (Euskaltzaindia-EHHA egitasmoa).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu