Amorebieta-Etxanoko euskaltegien 2019-2020 ikasturteko matrikula-aldiaren hasierea
2019-09-05 09:30 Euskerea berbagaiHelburu nagusia zornotzar guztiei euskerea ikasteko aukerea emotea da.
Amorebieta-Etxanoko Udalak, Zornotza Udal Euskaltegiak, AEK-k eta Zornotzako Barnetegiak hasierea emon deutsee 2019-2020 ikasturteko matrikula-aldiari.
Amaia Aurrekoetxeak, Amorebieta-Etxanoko Udaleko euskera zinegotziak; Idoia Zuloagak, Zornotza Udal Euskaltegiaren zuzendariak; Maribi Zubiagak, Zornotzako Barnetegiaren zuzendariak eta AEK-ko udalerriko arduraduna dan Igor Landalucek, zornotzar guztiak deitu nahi ditue aurtengo ikastaroetan matrikulau daitezan.
Zornotzako Barnetegiaren hileroko ikastaroen eskaintzaz gan, udalerriko Zornotza Udal Euskaltegiak eta Zornotzako AEK-k jardun ezbardineko ikastaroetan matrikuletako aukerea emon deutse zornotzarrei baita maiztasunaren aldetik be egunero astelehenetik eguenera, astean bi egunetan udako trinkoak edo iraileko eskaintzea ahaztu barik.
Helburu nagusia euskerea ikastea izanik, eskaintzea ikasleei bideratua izango da eta horretarako, besteak beste, helburu berezietarako taldeen aukerea izango da (guraso taldeak, nagusientzako taldeak...), baita mailea lortzea helburu daben taldeena be.
Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerrian erroldatuta dagozan euskera ikasleentzako diru-laguntzinoak emoten ditu. Eskariak urrian, ikasturtea amaitutakoan, aurkeztu ahal izango dira.
Horrezaz gan, Euskera Zerbitzuak antolatua eta euskeraz berba egitea helburu dauen Berbaldiak programan izen-emotea be urrian izango dala jakinarazo dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!