2019/09/08 .
Eibarren, Arraten. | JantzeaArrateko Amaren Jantzak
Arrateko Amaren jantzak: XXI. menderako tradizino bat. Kezka jantza taldeak sortua eta 2005ean ezarria,
Egitaraua:
10:00etan: Azitaingo surtidoretik urten eta Arratera igoerea, Ama Birjinearen pausuen bide zaharretik. Saldea, txorizoa eta ardaoa banatuko ditue Zesteroko iturrian Jai Batzordeak antolaturik.
10:00etan: Kittonbola!
10:30ean: Kalejirea Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.
11:00etan: Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka jantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-jantzea egingo dabe. Ondoren Arrateko Amaren prozesinoa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Jantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-jantzea egingo dabe.
12:30ean: Kezka Jantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Jantzak aurkeztuko ditue zelaian.
13:30ean: Jainaga eta Narbaiza trikitilariak eta bertsolarien saioa, Mikel Mendizabal eta German Meabebasterretxea.
17:00etan: Bertsolarien saioa.
17:00etan: Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea : Asola Berri Alkartea.
17:30etik 20:30era: BETE ZAITEZ BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia alkarteak (Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzinoa) alkoholemia kontrolak egingo ditu. Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta mendekotasunen Zuzendaritzea.
17:30ean: Jantza solte txapelketea. 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak (bost 15urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak).
18:30etik 21:00etara: Jantzaldia Mugi Pandero taldeagaz.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!