'Euskerea jantzan' jarriko dau Labayruk urriaren 22an

Bizkaie! 2019-09-05 08:04   Euskerea berbagai

Derioko Udako Ikastaroen 50. urteurrena ospatzeko jardunaldi bi antolatu ditu.

Derioko seminarioaren egoitzan urtero-urtero egiten diran udako ikastaroek mende erdia bete daben ezkero, ikastaroen bultzatzaile dan Labayru Fundazinoa efemeridea gogoratzeko hainbat ekimen antolatzen dabil azkenaldion. Hurrengo hitzordua jardunaldi bikotxa izango da, urriaren 22an. Euskera dantzan: hik eta nik, guk lemapean batuko dira.

Bilboko BBK Salan egingo ditue jardunaldi biak. Goizean izango da lehenengo jardunaldia, 10:30etatik 13:00etara. World Cafe erako topaketa horretan, Labayruk etorkizunean euskerearen eragile lez izango dituan erronkak aztertuko ditue. World Cafe formatua aproposa da herritarren eretxiak entzun, konpartidu eta jasoteko.

Arratsaldeko jardunaldia ospakizun girokoa izango da. 19:00etan hasita, jaitxua, edo ospakizun galea egingo dabe BBK Salan bertan. Derioko Udako Ikastaroen ekarpena gogoratu eta hurrengo urteetarako indarra hartzeko hitzordu egokia izango da.

Jardunaldiotara joateko konbitea egin deutse Labayruk bere inguruan dabizan lagun guztiei, fundazinoko partaide zein euskerearen zale diranei. Hori bai, parte hartu gura dauenak izena emon behar dau. Jardunaldi bietara joateko apuntau leiteke, edo bietako baterako. Izena emoteko gunea, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu