Hiruki, Arte Garaikideen Topaketea martxan
2019-09-04 10:05 KultureaAurkezteko epea: garagarrilaren 15etik irailaren 15era. Aurreko hautapena: irailarenk 17an.
Garrobi, Getxoko Artisten Harrobiak Hiruki 2019 (Arte Garaikideen Topaketea) deialdia zabaldu dau edozein diziplinetako artistei zuzendua, aurkeztutako proposamena Hirukiaren horma baten gainean edota haren aurrean egitea posiblea izan ezkero: 'Hainbat sortzaile muetari aukerea emongo deutsegu lana konpartiduteko hiruki formako (hiruki-formako oinarri prismea) egitura modular batzuen inguruan.
Nahiak
Kultur kudeaketatik harago, eta produktua edo zerbitzua, kontsumitzailea, asebetetea edo asebeteta gelditzea lako kontzeptuak alde batera itxita, Garrobik proiektu eta ekintza guztiakaz, Hiruki-gaz be bai, artearen inguruko komunidadea indartu eta hobetu nahi dau. Asmoa da artistak, artezaleak eta ekimen, erakusketa eta ekitaldi bakotxera joan nahi duten guztiek osotzen daben komunidadea jagotea: 'Helburu nagusi horregaz aurkeztu dogu Hiruki. Tokiko kultur sarea sustatu nahi dogu, eta proiektua 5 urtez ehundutako sare horren ardatz edo korapilo garrantzitsu bihurtu nahi dogu.
Moduak
Hiruki formatik abiatuta hiruki formako oinarria izango daben 3 egitura eregitea da asmoa; horreek 200 x 200 zentimetroko bederatzi plano karratu sortuko ditue, eta bertan artista edo artista talde kopuru berberak jardun ahal izango dau.
Karratu bakotxaren gainean edo haren aurrean margoztu, marraztu, proiektu aurkezpenak egin, kontzertuak, lanen erakusketak, antzezlanak, jantza emonaldiak, performanceak eta bestelakoak proponidu daitekez...
Artista bakotxari lagatako espazioaren, panel karratuaren gainean lan egiteko modua ezbardina izango da proiektuaren arabera. Hiruki egunaren hasieratik, artistek askatasuna izango dabe nahi bezela garatzeko. Proiektu batzuk akaso inguratzen diranen parte hartze aktiboagaz egingo dira, beste batzuk performatiboak izango dira, besteak erakusketa hutsak eta abar. Ganera, guztiek ez dabe iraupen berbera izango. Beraz, egunean zehar, hiruki itxurako egiturakaz sortutako 3 espazioak eraldatu egingo dira.
Helburuak
● Artearen inguruko komunidadea indartzea eta hobetzea. Komunidade hori eta bertan bizi diran eta lan egiten daben artistak jagotea.
● Jarraipena emotea Garrobiren presentziari, artistenari eta hainbat arrazoirengaitik ohiko erakusketa bideetatik kanpo dagoan arteari. Azken hori herritarrakana eroatea, proiektu kultural handiei aurre eginez. Artea kalean.
● Askotariko artisten proiektuen aurkezpenei euskarri egokia emotea.
● Tokian-tokian alkarren autortza sustatzea. Egiten ditugun ekintza guztien bitartez, herritarrak bere bizilagunarengan artistea ikustea nahi dogu, eta autortza horretan ulermen handiagoa egotea, jakinmin sanoa, egiazko interesa eta alkarrengandiko ikasketea, orain dagozanak baino handiagoak.
● Komunikazino bide berriak probetea, sareek eta kartelek bilatzen dituenak baino zuzenagoak eta espezifikoagoak. 2018ko GARTen edizino bietan, Garrobik ekitaldi bat diseinau eban, artea herritarrei hurreratzen eutsena, tabernetara eta plazara. Hiruki proiektuak ideia hori sakondu dau, eta haren asmoa da egunerokoan lekutxu bat topauko dauen errutina bat sortzea.
● Komunikazino kanpaina bat diseinetea balizko ikusleak dituen kolektiboetarako eta lekuetarako bisitakaz, euren informazino zehatza lehen eskutik jaso deien.
● Tokiko saltokiakazko hartu-emonak sendotzea, sarea indartzeko.
Hiruki 2019
Edozein diziplinako artistak, euren proposamenak lekua badau Hiruki-ren horma baten gainean/aurrean. Deialdia edegia da persona eta pertsona talde/kolektibo guztientzat, edade nagusikoak badira eta nazinoa edozein izan daiteke.
Taldeka edo kolektiboka aurkeztutako proposamenek beren ordezkari bat aurkeztu beharko dabe, eta ha izango da ordezkaria antolatzaileakaz.
Aurkezteko epea: garagarrilaren 15etik irailaren 15era. Aurreko hautapena: irailarenk 17an.
Artisten alkarretaratzea: Irailaren 29a (bertaratzea ezinbestekoa). Irailaren azken asteburuan, Hiruki topaketea izango da, Garrobiren eta aurrez hautatutako artisten artekoa. Topaketa lasaia izango da, akaso otordu batean egingo dana, eta asmoa da artistek Getxo ezagutzea, Hirukiak kokatuko diran lekua, giroa, estetikea, Getxoko moduak eta ohiturak eta Garrobi komunidadea/sarea, obreak ekitaldiaren espazioagaz eta izakereagaz loturea izan daian. Topaketearen ondoren, artistek euren proiektuak bialduko ditue barriro, truke jardunaldi horretatik sortutako aldaketak eginda.
Zer bialduu eta zelan
Hiruki-ren parte izan nahi badozu, helarazo ondoko dokumentuak posta elektronikoaren bidez, infor@garrobi.com helbidera. Mezuaren gaian Hiruki Deialdia idatzi behar da (dokumentuak 10 MB gaindituko ez dauen PDF fitxategi bakar batean bialdu behar dira): Datu personalak (Izen-abizenak eta izen artistikoa, desbardina bada–, helbide elektronikoa eta telefonoa); behar teknikoak; Curriculum vitaea (Gehienez orrialde bat); Hirukirentzako proposamena jasoko dauen txosten bat, azalduko dauena obra horrek zelan egin leiken bat, zelan izan leiken loturea Getxoko errealidadeagaz, Hiruki formatuagaz eta Garrobiren izakereagaz, edo hirurakaz batera! (Gehienez 2 orrialde); zure aurreko lana laburbatzen dauen txostena (Gehienez 5 orrialde).
Zuzkidura ekonomikoa
300 euro bideratuko dira proposamen bakotxerako. Ordainketak fakturea jaso eta berehala egingo dira. Faktureari jagokon BEZa gehituko jako, holakorik bajagoko. Entitatea/artista BEZetik salbuetsita badago, hori frogatzeko dokumentazinoa aurkeztu behar da.
Parte-hartzaileen eta proiektuen baldintzak
- Proiektua aurrera eroateko beharrezko informazinoa eta materialak emon behar dira.
- Baimena emon behar da hautatutako lanak egoki eretxitako bitartekoetan argitaratzeko, ekimena ezagutzera emoteko.
- Hautatutako proposamena adostutako egunetan egiteko erantzukizuna hartzea, eta desmuntatzeko eta muntatzeko lanen ardurea hartzea, proiektuak holakorik behar badau.
- Proiektuan aldaketak iradoki ahal izango dira, bideragarritasuna bermatzeko. Egokitzapen horreek adostu egingo dira aurretik proiektuaren arduradunagaz.
- Informazino osogarria edo azalpenak eskatu ahal izango dira ebaluazinoa modu egokian egiteko.
- Proposamena bideragarria izan beharko da kalean eta jagokon Hirukiaren aurrean.
- Hautatzeko baldintza bat izango da aurretik Garrobiren eta artisten arteko topaketan parte hartzea, irailaren 29an.
Hautatzeko erispideak
- Obrearen interes artistikoa.
- Obrearen egokitasuna/egokitzapena egingo dan espazioagaz, haregaz hartu-emonetan egotea, Getxoko herriagaz eta Garrobi komunidadeagaz beragaz.
Epaimahaia eta ebazpena
Epaimahaia Garrobi kolektiboko artistek osotuko dabe. Hautatutako proiektuak jakinarazotea: urriaren 15a baino lehen.
Hiruki 2019: zemendiaren erdialdean. Data zehatza laster jakinarazoko da.
Ebaluazinoa: abenduan, ikusleakandik eta artistakandik jasotako eretxiakaz, baita Garrobirenakaz be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!