Zazpi Nobeldun, Passion For Knowledge jaialdian

Bizkaie! 2019-09-04 08:40   Kulturea

Donostian ez eze, Bilbon, Bergaran eta Iruñean be egongo dira ekitaldiak.

Pedro Miguel Etxenike eta Ricardo Díez Muiño jaialdiaren arduradunak (argazkia: DIPC) | Ikusi handiago | Argazki originala

Zientziaren dibulgazinoa herritar guztiei era atsegin eta barritzailean hurreratzeko asmoz sortu eben Passion For Knowledge (P4K) jaialdia orain dala lau urte, eta dagoeneko ezinbesteko hitzordu bihurtu da zale ugarirentzat. Herritarren jakinmina asetzeko, berbaldi interesgarriak antolatu ditu Donostia International Physics Centrek (DIPC), goi mailako zientzialarien eta zazpi Nobel saridunen eskutik, baita zientzia eta kulturea buztartzen dituen jarduerak be.

Konbidaduen artean, Jocelyn Bell Burner aitatu leiteke, pulsarra topau eban aditua; Barry Barish 2017ko Nobel saridunak, ostera, grabitazino uhinak jorratzen ditu. Jean-Pierre Sauvage makina molekularren diseinatzaileari, bestetik, 2016an emon eutsien Kimikako Nobel Saria.

Passion For Knowledgeren 2019ko edizinoan izango dira, ganera, Martina Martinon paleoantropologoa eta Serge Haroche fisika kuantikoan aditua. Azken horrek Nobel Saria irabazi eban 2012an. Irailaren 30etik urriaren 5era egingo ditue ekitaldi nagusiak.

Berbaldiak, gehienbat, Donostian izango diran arren, Bilbon eta Iruñean be egingo ditue batzuk. Ganera, Elhuyar anaiak eta eurek isolatutako wolframa omenduko ditue Bergaran, 1786an elementu hori topau zan herrian bertan. Izan be, Taula Periodikoaren Nazinoarteko Urtea da aurtengoa.

Zientziaren dibulgazinoagaz lotutako ekitaldiez gan, kulturearen eta jakintza zientifikoaren arteko zubi diran beste batzuk be badakarz P4K-k. Esate baterako, Victoria Eugenia antzokian Bertso Passion dalakoa egingo dabe. Zientzialarien esanak bertsotan interpretauko ditue Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok eta Iñaki Muruak.

Gazteei begira, Passion Txiki egingo dabe: esperimentuak, ipuin-kontalari zientifikoak, olgetak eta abar, gaztetxuen artean bokazino zientifikoa eta teknologikoa biztuteko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu