Gaur goizean, irailak 2, ateak edegi ditu Ahetze-Arbonako ikastola barriak
2019-09-02 13:13 Euskerea berbagaiLehen aldiz 4 000 ikasle dabiz ikastoletan.
Aurten 50 urte bete dituen Seaskako ikastolek 37. ikastetxea zabaldu dabe Ahetzen.
Urte osoan hurrengo sartzerako negoziazinoak izan dira martxan, EEP Euskerearen Erakunde Publikoaren bitartekaritzaz, inspektoreagaz lehen mailarako, eta errektoreagaz bigarren mailarako. Abenduan, bigarren mailarako postuak eurengan hartuko zituela esan arren, lehen mailako dozena bat postu eskatu eta lau eta erdi emon zituen. Hori guzia adostua zan zezeilerako, nahiz eta nahikoa izan ez. Martiaren 8an, Hezkuntza Ministerioagaz batu ziran hiru urterik behin barritzen dan hitzarmena negozietako; bilkurea hasi baino lehen, esan euskuen hitzemondakoak be ez euskuezala emongo eta zero postu izango zirala. Hasi bezain laster negoziazinoak amaitutzat emon genduzan.
Igaz Lanbide Heziketako bigarren profesionala estreinau eta, beraz, datorren sartzean lehen profesionalak behar ditugu; horrek postu sortzeak dakarz. Baionan laugarren kolegioa be edegi genduan seigarren eta bosgarren mailakaz; hor be laugarrena edegiteko postua behar da. Horrezaz gan, ikastola batzuetan kopuruak asko handitzen dagoz, eta postu gehiago behar dira. Eta, ganera, edegite naturalak be badira: dokumentalista baten eta kolegioetan inklusinorako egitura pedagogikoetarako postu erdi baten beharra dago. Datorren urtean, Ziburun eta Kanbon [Lapurdi] hamahiru ikasle izango dira gela bakotxean.
Kontuak kontu, kostata baina Ipar Euskal Herriko ikastolek 30 irakasle gehiago lortu ditue, Frantziako Gobernuagaz akordioa lortu ostean. 19 eta erdi Estaduak beregan hartu ditu; beraz, 10 eta erdi guregan hartuko ditugu. Holan ziurtatu geinke gure ikasleek baldintza duinetan ikasiko dabela, azaldu dau Ur Gorostiaga Seaskako zuzendariak.
Informazino gehiago Ahetzeko herritarren hitza webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!