Antxinako Musikearen Astea Araban

Bizkaie! 2019-08-27 12:41   Musikea

Zortzi kontzertu egongo dira irailaren 1etik 10era.

Arabako Foru Aldundiak Antxinako Musikearen Astearen XXXVII. edizinoa aurkeztu dau. Gasteizen ez eze, Baranbion, Zuhatzu Kuartangon eta Maeztun izango dira egitarauko zortzi kontzertuak: uriburuan bost, eta beste herrietan bana. Bertoko eta kanpoko artisten eskutik, XVII. eta XVIII. mendeetako konposizino eta musika tresnak helduko dira Arabara, proposamen klasiko eta barritzaileak buztartuta.

Ana del Val Arabako Kultura diputaduak azaldu dauenez, Barrokoaren sasoiko emakume konpositore onenen piezak sartu ditue programazinoan, baita XVIII. mendeko euskal konpositoreen lanik aitagarrienetako batzuk be. Horrezaz gan, Jordi Savall, antxinako musikearen arloko artista handienetako bat, Araban izango da.

Lehenengo emonaldia irailaren 1ean, domekea, izango da, Maeztun, Lucía Caihuela eta Manuel Minguillónen eskutik. Zikloa irailaren 3an helduko da Gasteizera, Done Petri eleizara. Intonationes taldeak joko dau, David Sagastume gasteiztarraren gidaritzapean, eta Daniel Oyarzabalen organoaren doinuak protagonista dirala. Azken kontzertua hilaren 10ean emongo dau Khantoriak, Baranbion.

Kontzertu guztiak doban izango dira. Egitarauaren osoa eta artisten inguruko informazinoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu