Bost euskal gaztai saritu ditue Londresen
2019-08-09 10:03 Jan edanakMundu guztitik heldutako 12.000 bat gaztai lehiatu dira Great Taste sarietan.
Euskal Herriko produktoreek egindako bost gaztai sartu dira 2019ko Great Taste lehiaketako palmaresean. Bostak dira Idiazabal Jatorri Deiturakoak: La Leze, Kortaria, Patxi Otaegi, Etxelekua eta Aizpea. 1994tik urtero egiten da, Londresen, sariketa hori, eta munduko gaztairik onenak zeintzuk diran jakiteko erreferente da, aditu asko batzen ditualako.
Auten, 12.000 gaztai eta bestelako produktu aurkeztu dira, mundu osotik joandakoak, gehienak Europatik. 500 epaile inguru ibili dira kategoria bakotxeko onenak aukeratzen. Euskal ordezkaritzatik, Arabako La Lezek lortu dau saririk mamintsuena: gaztai naturalen arloan hiru izar emon deutsiez; eta ketutako gaztaietan, beste bi.
Nafarroako Kortariak be errekonozimendua jaso dau naturaletan zein ketuetan: izar bi maila bakotxean. Etxelekua gaztandegiari, hori be nafarra, izar bi emon deutsiez, eta beste horrenbeste Gipuzkoako Patxi Otaegiri. Azkenik, izar bat irabazi dau Aizpea gipuzkoarrak, ketuen atalean.
Bost euskal gaztandegi sarituak familia barruko produktore txikiak dira, gehienbat ardi-gaztaiaren inguruan ibilten diranak. Latxa arrazea hazten dabe inguruko larre eta mendietan. Bostak dira Artzai Gazta alkarteko kideak, eta Idiazabal Jatorri Izendapena dabe euren produktuek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!