Artziniegako maketa lehiaketea martxan

Bizkaie! 2019-08-05 13:18   Musikea

Aiaraldeko eta Enkarterriko musikariek hartu leikie parte.

Detroit Power Trio, igazko irabazlea, Artziniegako jaietan joten | Ikusi handiago | Argazki originala

Inguruko artistei eta taldeei bultzadea emoteko asmoz, laugarren aldiz antolatu dau Artziniega Rock Alkarteak maketa lehiaketea. Aiaraldea eta Enkarterri eskualdeetan erroldatutako musikarientzat izango da; taldeen kasuan, gitxienez kideetako bat izan beharko da bertakoa.

Abuztuaren 9ra arte emon leiteke izena, artziniegarockelkartea@gmail.com helbidera idatzita. Parte-hartzaileek hiru eta bost abesti bitarteko maketea aurkeztu behar dabe mp3 formatuan, talde edo bakarlariaren barri emoten dauen txostenagaz batera. Aurkeztutako kantuak originalak izango dira, musikearen zein berben aldetik. Estiloari jagokonez, antolatzaileek ez dabe mugarik jarri.

Artziniegako Rock Alkarteak azaldu dauenez, sari bakarra emongo dau epaimahaiak, 300 eurokoa. Irabazleak irailaren 6an zuzenean joko dau Artziniegan, herriko jaien egitarauaren barruan. Zuzeneko kontzertu hori grabau egingo dabe antolatzaileek, eta irabazleei kopia bat emongo deutsie.

Argibide gehiago behar izan ezkero, 652 74 38 72 eta 626 65 72 61 zenbakietara deitzeko eskatu dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu