Arte Eder Museoa handitzeko sei proiektu finalistak ikusgai
2019-07-30 09:02 KultureaBilboko BBK Salan ipini dabe erakusketea.
Garagarrilaren 23an, Bilboko Arte Eder Museoak iragarri eban Foster + Partners + LM Uriarte arkitektuek aurkeztutako Agravitas proiektuaren arabera handituko dabela museoaren eraikina. Halako obra esanguratsu baterako proiektua aukeratzeko, nazinoarteko lehiaketea antolatu eben, eta bertoko zein atzerriko estudio ospetsu ugarik hartu eben parte.
Behin irabazlearen barri jakinda, sei proiektu finalistak (irabazlea barne) erakusketa baten bidez aurkeztuko deutsiez publikoari, zelako proposamenak egon diran jakiteko. BBK Salan ipini dabe erakusketea. Han ikusi leiteke Norman Foster eta LM Uriarte arkitektoek sortutako Agravitas proiektua, laster egia bihurtuta ikusi ahal izango doguna. Beste bost finalistak honeek izan ziran:
- Bikoitz. Nieto Sobejano Arquitectos.
- Botxo. BIG + AZAB + Proskene.
- Efecto Mariposa. Snohetta Oslo + Foraster Arquitectos.
- Parke Ederren Museoa. SANAA + IA+B.
- Zigzag. Rafael Moneo.
Erakusketea urriaren 6ra arte egongo da zabalik. Sartzea doban da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!