Norman Fosterrek egingo ditu Bilboko Arte Eder Museoa handitzeko lanak

Bizkaie! 2019-07-23 13:22   Kulturea

Lanak 2022. urtearen amaieran prest egongo dira.

Bilboko Arte Eder Museoa handitu eta erabarritzeko hautagaiak, sei talde finalistak ondokoak ziran: Nieto Sobejano Arquitectos S.L.P.; Rafael Moneo; Foster + Partners Ltd. + LM Uriarte Arkitektura S.L.P.; BIG, AZAB, Proskene; SNOHETTA + FORASTER ARQUITECTOS; eta SANAA Jimusho Ltd. + I. Aurrekoetxea & Bazkideak.

Foster + Partners Ltd. + LM Uriarte Arkitektura taldeak 18,6 miloe euroko aurrekontua izango dau Agravitas izenburuko lanak egiteko eta ezustekorik ezean, lanak amaituta egongo dira 2022. urteko amaieran edo 2023. urtearen hasieran. Obrakaitik museoa zarratuta ehongo da 18 bat hilebetetan baina museoko arduradunek aurreratu dabenez, beste espazio batzuk topauko ditue erakusketa programakaz jarraitu ahal izateko.

Museoari espazio gehigarri nahikoa emotea da asmoa bere bilduma aberatsen aurkezpena zabaltzeko, eta bere erakusketa, hezkuntza eta zabalkunde programak anbizinorik handienagaz garatzeko. Aldi berean, konserbazino eta ikerketa zerbitzuak zabaltzeko alternatibea dakar, gaur egun horreek mugatuta baitagoz, egungo azpiegiturak ez diralako nahikoa.

Handitze proiektuak konponbidea emon behar deutso museoaren arlo urbanoari be; holan, antxinako eraikinaren fatxadea, gaur egun Euskadi plazara emoten dauena, barriro be erabilgarri bihurtzeko ahalegina egingo da, eta arkitektura barriak aparteko balioa emon beharko deutso instituzinoaren identidadeari.

Espazioa handitzea da Plan Estrategikoaren erronkarik handiena, eta proiektu bitan egituratu da: alde batetik, eraikin osogarri bat (3.000 m2) eskuratzea, artelanak biltegiratzeko eta, bertan, ARTEDER Artxibo, Liburutegi eta Ikerketa Zentroa jarteko. Hori gauzatzeko aurreikusitako gastua 3.950.000 €-koa da. Bestetik, egoitzan bertan espazioak nabarmen handitzea (5.000 m2), erakusketak egiteko, bisitariei harrera egin eta arretea eskaintzeko, eta hezkuntza eta zabalkunde zerbitzuak emoteko; danetara, 18.160.000 €-ko aurreikuspena egin da. Museoa handitzeko lanari jagokonez, arkitekturako nazinoarteko lehiaketa baterako deialdia egingo da; horren bidez, 2019/2022 Plan Estrategikoak ezarritako aldian proiektua gauzatuko dauen lantaldea hautatuko da.

Museoa handitzeko programeak 8.000 m2-ko eremuari eragingo deutso, hori gauzatzeko guztizko aurrekontuaren zenbatekoa 22.110.000 €-koa da, eta betearazpen-epea, ostera, 45 hilebetekoa.


Proiektuaren zertzeladak:








Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu